Julian Cuencakoa

Artikulu hau Cuencako gotzain eta santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Julian (argipena)».

San Julian Cuencakoa (Burgos, 1128 - Cuenca, 1208) Eliza katolikoaren santua da. Teologian eta filosofian doktore lortu zuen Palentziako Unibertsitatean, eta han irakasle izan zen, Cuencako elizbarrutiko bigarren gotzaina izendatu zuten arte (1198 - 1208).

Julian Cuencakoa
Julian of cuenca eugeniocajes 1600.jpg
Bishop of Cuenca (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBurgos, 1128 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaCuenca1208ko urtarrilaren 28a (79/80 urte)
Hobiratze lekuaCuencako katedrala
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpresbiteroa
Santutegia
Urtarrilaren 28
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaReal Betis Balompiéa

HagiografiaAldatu

Herri kondairak eta hagiografiek mirariak egozten dizkiote. Kontatzen du Joakin Lizarragak bere Sanduen bizitzetan[1].

« Bein etorririk anitz pobre, manatu zio limosneroari eman zezotela zerbait gari. Ark zio, etzela pikorrik ere. Sanduak, beira zazu ongi, eztoazin utsik pobreok. oan ta aurkitu zue graneroa beterik garis. Berze bein etzelarik ogirik Kuenkan, ta ezin aurki nion, jarri ze bere orazioan sandua, eta bitarteo ellegatu zire atarian anitz abre karaturik, nork kidatu gabe, ta pagatu nai arik, etzire agertu. Manatu zio bere mutil bati, bere gisako liberal zenari, erreparti zezala: eta ark egin zue ain gogotik, ezi nekearen utses iltze, ta beneratzen da sandutako Burgosen. Peste denbora batez sanduak bere orazioaren birtutez logratu zue erremedioa. »
Joakin Lizarraga, 1793.

Heriotza ere mirarizkoa izan zuen, istorio horien arabera. Hiltzear zela bisioa izan zuen zeinean Andre Mariak berak erramu bat luzatu zion birjintasuna gordetzeagatik sari gisa. Hil zen eta lurperatu zuten Cuencan, baina bere hilobiaren berri galdurik, 310 urteren buruan berraurkitu zuten, gorpua ustelgabe, eta "aldakan palma errama bat berde freskoa"[1].

 
Andre Maria erramua ematen Juliani, Cuencako katedraleko margo batean.

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).

Kanpo estekakAldatu