Juan Jose Etxeberria Monteberria (Donostia, Gipuzkoa, 1935eko urriaren 23a) gipuzkoar ikertzailea eta ekonomista da.

Juan Jose Etxeberria
Deusto Unibertsitateko Errektorea

2007ko iraila -
Bizitza
JaiotzaDonostia1935eko urriaren 23a (88 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta bankaria

Biografia aldatu

Deustuko Unibertsitate Komertzialean lizentziatua Ekonomian. Zuzenbide lizentziatura ere eskuratu zuen Deustuko eta Valladolideko Unibertsitateetan. Elgoibarko Makina-Erreminten Elkargoko zuzendaria (1960-1961), Banco de Bilbao banketxeko zerbitzu-zuzendaria eta azpikontulari nagusia (1961-1969), Bilboko Banku Industrialeko zuzendari nagusia (1969-1975), Bankoako kontseilariordea eta lehendakaria (1975-1988), Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipaleko lehendakaria (1988-1990), Kutxako Txandakako lehendakari (1991) eta Donostiako Orfeoiaren lehendakaria (1984-1990).

Gaur egun Luzaro erakundeko lehendakaria da (1992), Bankoako lehendakariordea (1997), ESTEko MBAren zuzendaria, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean (1994) eta enpresen estrategian aholkulari. Eusko Ikaskuntzako diruzain izan zen 1978tik 1991ra.

Erreferentziak aldatu