Juan Ignacio Gorriti

apaiz eta politikari argentinarra

Juan Ignacio Gorriti (Horcones, Peruko erregeordetza, gaur Saltako probintzia, 1766ko ekainaren 10a - Sucre, Bolivia 1842ko maiatzaren 25a), apaiz eta politikari argentinarra, 1811ko Junta Grandeko eta 1825eko kongresu konstituziogileko kidea, Salta probintziako gobernadorea 1828ko martxotik 1832ko urtarrilera bitartean.

Juan Ignacio Gorriti

Bizitza
Jaiotza1766
Herrialdea Argentina
HeriotzaSucre1842ko maiatzaren 25a (75/76 urte)
Hezkuntza
HeziketaKordobako Unibertsitate Nazionala
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta politikaria

Biografia aldatu

Jujuyko lurjabe handi baten semea zen; Córdobako Unibertsitate Nazionalean ikasi zuen, non teologian doktoratu zen 1791n eta apaiz ordenatu zuten. Bere lehen apaiz-lana, Cochinoca eta Casabindo indiarren herrietakoa izan zen, Punan, ondoren, 1804an San Salbador Jujuykoaren jatorrizko elizako apaiz eta bikario izatera pasatzeko, kargu honetan hogeita bat urtez aritu zelarik. Hizlari sakratu eta aberkoi bezala nabarmendu zen; napoleonen inbasioaren berri izan zuenean, "Zuzenbide publikoko alegatu" bat idatzi zuen, boterea kolonien herrira itzuli behar zela frogatzeko.

1810ean, Jujuyko kabildoak Junta Grandeko diputatu izendatu zuen, eta abenduan hasi zen bertan. Behin eta berriz eskatu zuen Jujuy Salta probintziatik banantzea, borondate autonomista baten lehen agerpen publikoa izan zena, ondoren federalismoa ekarriko zuena. Bitxikeria gisa, Jujuy izan zen Argentinako XIX. mendeko hamalau probintzietatik azkena hiriburutik banatzen, 1834an egin baitzuen; eta Gorriti bera, geroago, unitarismoan militatuko zuen.

Juntako presidentea zen Cornelio Saavedraren alde egin zuen, eta zenbait hilabetez idazkari izan zen. Barrualdeko beste diputatuekin batera, Lehen Triunbiratuak kanporatu zuen 1811ren amaieran; Gorriti izan zen gehiegikeria honengatik protesta gehien egin zuena, eta probintziei ohartarazi zien etorkizunean hiriburuko prepotentziaren aurka aurre hartu beharko zutela. Herrialdearen etorkizunaren iragarpen borobila.

Jujuyra itzulita, Iparraldeko Armadarekin kolaboratu zuen, bereziki Manuel Belgrano bere komandantea izan zen garaian. Bere eskariz, lehen bandera nazionala bedeinkatu zuen 1812ko maiatzak 25ean, eta Iparraldeko Armadako kapilau titularra izan zen. Saltako katedraleko kalonje izendatua izan zen, hutsik zegoen gotzaindegiko bikario eta gobernari.

Martín Miguel de Güemes gobernadorearekin zituen harremanak, 1810eko hamarkadaren bigarren erdian zehar tirabiratsuak izan ziren. Bere anaia José Ignacio Gorriti Tucumango Kongresuan diputatua izan zen eta bere aginduetara ofizial hoberenetariko bat bezala nabarmendu zen. Bere anaietako beste bat, "Pachi" Gorriti, iparraldeko lantzerorik onena zen.

Kanpo estekak aldatu