Juan Antonio Hurtado Ametzaga
(«Juan Antonio Hurtado de Ametzaga» orritik birbideratua)
Juan Antonio Hurtado Ametzaga Untzaga (Bilbo, Bizkaia, 1664 – Badajoz, 1732) bizkaitar militarra izan zen, Baltasar Hurtado Ametzagaren anaia.
Juan Antonio Hurtado Ametzaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1664 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Badajoz, 1732 (67/68 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Biografia
aldatu1679. urtean Flandriako Tertzioetako gudarostean sartu eta gudu latzetan parte hartu ondoren, maisu izendatu zuten. Italian, Hungarian eta Luxenburgon borrokatu zen, eta azken horretako setioan larriki zauritu zuten. Jaioterrira itzuli zen kanpoan 21 urte eman ondoren, baina Filipe V.a Espainiako erregeak erregututa berriro itzuli zen bizitza militarrera. Malagako gobernadore eta kapitain nagusi izendatu zuten, eta geroago, erregeren gudarosteko jeneral. Santiago Ordenako Zalduna izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.