Josu Onaindi
sindikalista espainiarra
Josu Onaindi Buruaga (Bilbo, Bizkaia, 1952), euskal sindikalista da, Telefonicako langilea. Enpresa horretan hasi zuen militantzia sindikala, Euskadiko Langile Komisioak sindikatuan. Langile Komisioetako Komunikazio eta Garraio Federazioko militante izan zen, eta 1994 eta 2000 urteen bitartean federazioko idazkari nagusi izan zen. Euskadiko Langile Komisioetako idazkari nagusia izan zen bi agintalditan, 2000tik 2009ko urtarrilaren 8ra hain zuzen. Santiago Bengoa ordezkatu zuen karguan.
Josu Onaindi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1952 (71/72 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista |
Kidetza | Euskadiko Langile Komisioak |
Onaindik 2008an utzi zuen kargua. Ondoren, Euskadiko Langile Komisioak sindikatuaren IX. kongresuan Unai Sordo aukeratu zuten idazkari nagusi berria %84,3ko babesarekin.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |