Euskadiko Langile Komisioak

Euskadiko Langile Komisioak (gaztelaniaz: Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi) Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatua da, Langile Komisioak izeneko konfederazioaren zati bat dena. Egun 54.000 kide inguru ditu eta, ELA eta LABen ondoren, Autonomia Erkidegoko ordezkari gehien dituen hirugarren sindikatua da. 2004an egindako zortzigarren biltzarrera arte Nafarroako ordezkariak barnean zituen, baina hauek orduan Nafarroako Langile Komisioak sortu zuten.

CCOO
Izen osoaEuskadiko Langile Komisioak
Bertoko izenaConfederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi
Sorrera1976
FederazioaLangile Komisioak
Afiliatuak54.000[1]
Idazkaria nagusiaUnai Sordo
Nazioarteko afiliazioaMFS, ESF
Egoitza nagusiaUribitarte, 4. 48001 Bilbo
Webguneawww.ccoo-euskadi.net

Lehendabiziko pausoak 1960ko hamarkadan eman zuen eta 1966ko abuztuaren 7an Gipuzkoako Langile Komisioak sortu ziren. 1977ko apirilaren 1ean Leioan lehendabiziko biltzarra egin eta erakundea eratu zuten ofizialki.

Federazioak

aldatu
  • Nekazaritza eta Elikagintza Federazioa.
  • Herritarrentzako Zerbitzuak.
  • Eraikuntza eta Egurgintza Federazioa.
  • Irakaskuntza Federazioa.
  • Industria Federazioa.
  • Ehungintza, Kimika eta Antzekoen Federazioa.
  • Pentsiodun eta Jubilatuen Federazioa.
  • Zerbitzuetako Federazioa.
  • Finantza eta Administrazio Zerbitzuetako Federazioa.
  • Osasun eta Gizarte-Osasungintzako Federazioa.

Idazkari Nagusiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu