Ireki menu nagusia

Josep Subirà i Puig (Bartzelona, 1925eko abuztuaren 28a - Nogent-sur-Marne, 2015eko abenduaren 11)[1] eskultore ospetsua izan zen. Frantzian bizi zen.

Josep Subirà
Subirapuig.png
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1925eko abuztuaren  28a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Nogent-sur-Marne2015eko abenduaren  11 (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Josep Subirà Bartzelonan 1925eko abuztuaren 28an jaio zen. Hiri bereko Arte Ederren Eskolan ikasi ondoren Monjon i Colleten tailerrean ikasi zuen, Apel·les Fenosan. 1951an , 26 urte zituelarik, lehen erakusketa egin zuen, Bartzelonan alegia. 1955tik Paris inguruko herri batean bizi eta lan egin zuen. 1967an bere lehenengo erakusketa Parisen egin zuen; geroztik haren presentzia Pariseko arte galerietan ohikoa izan zen, bereziki Ariel galerian. 1971an Eskultura Gaztearen Saloiaren zuzendaritzan hartu zuen parte. 1985an Elf Aquitaine fundazioak saritu zuen. 1986an Collioureko eskultura saria jaso zuen. Subiràren eskulturak Frantziako toki askotan ikus daitezke gaur egun: Bordeleko Unibertsitatean, Reimsen, Guyancourten, Parisen, Andorran...

EstiloaAldatu

1962tik egileak kupela zaharrak eta egurrak torlojuez lotuta erabili zituen egitura erraldoiak egiteko oinarrizko materialak moduan.

ErreferentziakAldatu

  1. www.lavanguardia.com/vida/20151211/30738103962/fallece-en-francia-a-los-90-anos-el-escultor-barcelones-josep-subira-puig.html

Kanpo loturakAldatu