Joseba Usabiaga

Joseba Usabiaga Amondarain (Tolosa, Gipuzkoa, 1981eko urriaren 4a[1]) aktorea da, ETB 1eko Goenkale telesailean Tximista pertsonaia jokatzeagatik ezaguna. Hamaika urtez egon zen telesailean, 2001 tik 2011 rarte.

Joseba Usabiaga
Joseba Usabiaga 1.jpg
Bizitza
Izen osoaJoseba Usabiaga Amondarain
JaiotzaTolosa1981eko urriaren 4a (40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
IMDB: nm3861494 Edit the value on Wikidata

2008ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Begoña Bilbaok zuzendutako Ate joka antzezlanean antzeztu zuen Gasteizko Principal antzokian.

Goenkalek 3000 atal bete dituela eta Goenkalek izan duen cameorik aipagarrienean hartu zuen parte Iker Galartzarekin batera, Astiazaran eta Lamikiz, Erreala eta Athleticeko lehendakariekin, prentsako portada asko hartu zituelarik, Marca besteak beste, eta estatuko albistegi askotan ere bai.

2015ean bere lehen pelikula egin zuen, Pikadero, Donostiako Zinemaldian estrenatu zena, eta 2017an Handia pelikula protagonizatu zuen, 10 goya irabazi zituelarik pelikulak.

2017an Gure Zirkua martxan jarri zuen Iker Galartza eta beste kide batzuekin batera eta 2017ko irailean Tolosan estreinaldiko emankizuna eman ondoren Euskal Herriko herriz herri ibili ziren.

LanakAldatu

AntzerkianAldatu

  • Poxpolo eta Mokolo pailazoak
  • Erreleboa
  • Bota patsa!
  • Ate joka
  • Hil arte Bizi
  • NI ala Zu ?

TelebistaAldatu

ZirkuaAldatu

ZinemaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu