Jose Ramon Furundarena

Medikuntza euskaraz landu duen aitzindarietetako bat

Jose Ramon Furundarena Salsamendi (Usurbil, ?) mediku usurbildarra Hematologia eta hemoterapian espezializatuta dago Donostia Unibertsitate Ospitalean, eta EHUko irakaslea ere bada.[1]

Jose Ramon Furundarena

Osagaiz-eko zuzendaria

Bizitza
JaiotzaUsurbil, ?
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2012ko ekainaren 1a -
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Osakidetza
Donostia Unibertsitate Ospitalea  (1999ko urriaren 18a -
KidetzaOsasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Udako Euskal Unibertsitatea

Aitzindaria izan da osasun arloko gaietan euskaraz argitaratzen. Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean 13 argitalpen biltzen dira, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian,[2] Osagaiz aldizkarian eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin argitaratutakoak (OEE).[3][4] Administrazioari eta Osakidetzari osasungintza euskalduntzeko plana eskatzeko egin ziren lehenengo urratsetan ere parte hartu zuen 2001ean OEEko ordezkari gisa.[5]

Osasun-zientziez euskaraz argitaratzen den Osagaiz aldizkari akademikoaren zuzendaria da. Bi elkarteren artean egiten dute aldizkaria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiei buruz artikulu zientifikoak argitaratzen ditu, ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Euskal komunitate zientifikoak egiten dituen aurkikuntza zientifikoetarako transferentzia-tresna ere izan nahi du.[6]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu