Gizakia Helburu

irabazi‑asmorik gabeko erakunde pribatua, droga-menpekotasun problemak pairatzen duten pertsonen tratamendurako eta birgizarteratzeko programa kudeatzen duen erakundea

Gizakia Helburu irabazi‑asmorik gabeko erakunde pribatu bat[1] da. Erakunde honek antolatzen eta kudeatzen du droga-menpekotasun problemak pairatzen duten pertsonen tratamendurako eta birgizarteratzeko programa. Programa horri ere, Gizakia Helburu programa esaten zaio. Programa integrala dela esaten dute, drogamenpekotasuna pairatzen dutenei eta beren hurbilenekoei, senideei-eta, zuzenduta dagoelako.

Araban, Gizakia Helburu deituriko programa terapeutiko-hezigarria, 1987ko irailean ekin zion bideari[2]. Bizkaian bi urte lehenago[3].

Nori zuzenduta? aldatu

Drogen kontsumoari lotutako arazoak dituzten helduei, bere familia eta gizarte sareari.

Helburu nagusia aldatu

Tratamenduan dauden pertsonei laguntzea, garapen pertsonala eta soziala lortzeko prozesu bat egitera bultzatzea, drogetatik urrun eta bizitza autonomoa izan dezaten laguntzea.

Zer motatako zerbitzuak eskaintzen ditu? aldatu

Gizaki helbururen programa tradizionalak hiru fase eskaintzen ditu[4]: harrera, komunitatea (Sendabide Elkartea) eta birgizarteratzea.

Horretarako hainbat baliabide dauzkate:

Harrera Zentroak aldatu

Laguntza eskatzeko hasiera-hasierako harrera zentroak.

Arreta anbulatorioa aldatu

Balorazio fasea: eskaeraren azterketa egiten den gunea, kasu bakoitza bertako zein kanpoko zerbitzu berezietara bideratuz.

Motibazio fasea: norberaren aldaketa prozesu bat aurrera eramateko, beharrak identifikatzeko laguntza, hasierako helburuak etab. sustatzeko gunea.

Eguneko zentroa. Egunero ordu batzuk zabalik.

Komunitate terapeutikoa aldatu

Egoitza-egitura. Komunitatea, autolaguntza talde bat da. Talde-terapia. Musika-terapia. Pertsonak espazio eta denbora egoki batean bizi duen esperientziatzat hartzen dute, hazkuntza pertsonala eragiteko eta jarrera, afektibitate eta kognitibo orekak lortzeko.

Birgizarteratze fasea aldatu

Arreta anbulatorioa. Tratamenduaren azken helburua, gizabanakoaren autonomia eta bere birgizarteratzea (familian, gizarte sarean, lan edo ikasketa eremuan).

Beste programa batzuk aldatu

Programa tradizionalarekin batera, beste lau programa ere eskaintzen dituzte[5]: programa intentsiboa, programa irekia, alkohol programa eta Eraiki programa.

Erreferentziak aldatu

  1. Gizakia helburu Gipuzkoa - Nortzuk gara. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
  2. Fundación JEIKI. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
  3. Gizakia helburu Bizkaia - Historia. .
  4. Gizakia helburu - programa tradizionala. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
  5. Zer eskaintzen dugu?. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).

Kanpo estekak aldatu