Jose Angel Torres

Geologo eta paleontologo gipuzkoarra

Jose Angel Torres Saenz (Donostia, 1959ko urtarrilaren 30a - Donostia, 2020ko abenduaren 1a) paleontologiazalea eta geologiazalea izan zen. jAranzadi Zientzia Elkarteko Geologia Saileko partaidea izan zen.

Jose Angel Torres

Bizitza
JaiotzaDonostia1959ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2020ko abenduaren 1a (61 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Klara Isabel Gutierrez
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgeologoa eta paleontologoa
Enplegatzailea(k)Gipuzkoa Donostia Kutxa
Lan nabarmenak
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea

Klara Isabel Gutierrez pedagogoarekin hiru museo edo erakustoki sortu zituen geologiaz: Oiartzungo Ikasgune Geologikoa (Luberri), Igeakoa eta Mutrikokoa.

Lan paleontologikoa aldatu

Geologiaren zirrikituetan barrena ibili zen bizitzan zehar. Hamaika proiektutan parte hartuta: Igeako indusketak, Errioxako Paleontologiaren Interpretazio Zentroaren sorkuntza, eta Mutrikuko Nautilus Interpretazio Zentroarena.[1]

Errioxako Igea herrian Baryonyx eta Hypsilophodon dinosauroen zenbait hezur aurkituta ohar zientifiko bat argitaratu zuen, eta geroago Londresko Historia Naturalaren Museoko Angela Milner zientzialaria zeharo txunditurik geratu zen aurkitutako izterra ikusi zuenean. 120 milioi urte atzerako hezurrak ziren haiek.[1]

Idazlanak aldatu

Luberritik hainbat argitalpen egin dira. eskuliburuak eta fitxa didaktikoak tartean:[2]

  • Oiartzun haranaren geologia = Geología del Valle de Oiartzun. (1998), 1. Luis Ignacio Viera Ausejo-rekin. argitalpena. argitaraldia) [Itzultzailea, Manu Gañan Valero] Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea, ISBN 84-88917-04-XPMC 42861004.[3]
  • Euskal Herriko Historia Geologikoa. Jose Angel Torres eta Klara Gutierrez
  • Euskal Herriko Historia Geologikoa. Fitxa Didaktikoak.Jose Angel Torres eta Klara Gutierrez
  • La Rioja de los dinosaurios : un ecosistema de hace 120 millones de años. Luis Viera; José Ángel Torres Sáenz, Aranzadi, 2013
  • EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara.[4]

Omenaldiak aldatu

  • Oiartzuneko udalak 2021eko urtekarian aipamen berezi bat egin zuen Jose Angel Torresek herriari egindako ekarpena aitortzeko. Haren alargun Klara Gutierrezek eta Jon eta Aitor semeek jaso zuten oroigarria.[1][5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Urtekaria eta Mugarriren liburua aurkeztu zituzten» El Diario Vasco 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  2. «Argitalpenak» luberri.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  3. Torres Sáenz, José Angel. (1998). Oiartzun haranaren geologia = Geológia del Valle de Oiartzun. (1. argitalpena. argitaraldia) Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea ISBN 84-88917-04-X. PMC 42861004. (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  4. «"EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara"» luberri.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  5. «Oiartzun urtekaria 2021 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu