José Luis López de la Calle
kazetari espainiarra
(«José Luis López de Lacalle» orritik birbideratua)
José Luis López de la Calle (Tolosa, Gipuzkoa, 1938 – Andoain, Gipuzkoa, 2000ko maiatzaren 7a) iritzi-kazetari eta ekintzaile politikoa izan zen, ETAk hila. Gaztetatik ekintzaile politiko ezkertiarra izan zen. Frankismoan, bost urte eman zituen kartzelan bere militantzia politikoagatik. Espainiako trantsizioan PSOE alderditik gertu ibili zen eta eusko abertzaletasunaren aurkako jarrera bizia agertu zuen bere iritzi-arikuluetan. Ermuko Foroko kidea zen. Hori dela eta, kale borrokako erasoak pairatu zituen:etxera molotov koktelak jaurti zizkioten eta heriotza mehatxuak jaso zituen. 2000ko maiatzaren 7an, bi etakidek etxeko bebarrutik ateratzen ari zela tirokatu eta hil zuten.
José Luis López de la Calle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1938 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Andoain, 2000ko maiatzaren 7a (61/62 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, sindikalista eta politikaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Langile Komisioak |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista Espainiako Alderdi Komunista |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |