José Javier Esparza

politikari espainiarra

José Javier Esparza Abaurrea[1] (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1970eko uztailaren 20a)[2] politikaria da, UPN alderdikoa. 2014ko azaroaren 29an, Nafarroa Garairako UPNren zerrendaburu izendatu zuten.

José Javier Esparza
Javier Esparza Abaurrea.png
Bizitza
JaiotzaIruñea1970eko uztailaren 20a (51 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNafar Herriaren Batasuna

BizitzaAldatu

Politikari izan aurretik futbolari izan zen. 1995ean hasi zen politikan, Agoitzen, zinegotzi. Herri hartako alkate izan zen 1999 eta 2007 bitartean. Gainera, 2011 arte, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendaria izan zen. Gero, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko Tokiko Administrazio kontseilaria izan zen.[3]

2015eko maiatzean, UPNko buruak zeharka adierazi zuen Agoitzeko udal hauteskundeetan PSN (edo EH Bildu) bozkatu zuela, "UPNrentzat eta Nafarroarentzat onena".[4] Bere Agoitzeko alkatetzan, ia bi milioi euroko zorra utzi zion udalari, erabilera urriko eraikuntza handietan gastatuak.[5]

ErreferentziakAldatu

  1. Abizena horrela idaztea, herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Espartza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «José Javier Esparza Abaurrea», UPN
  3. J. Senar, «Agoitz gaizki utzi du», Berria, 2014-11-30
  4. «Esparza (UPN) acude a votar "contento" con el trabajo realizado» Diario de Navarra (Iruñea) 2015-05-24.
  5. «El Agoitz que dejó Esparza» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).