Jorge Icaza Coronel (Quito, 1906ko ekainaren 10a - Ib., 1978ko maiatzaren 26a) Ekuadorreko eleberrigilea izan zen. Indioen matxinada kontatzen duen lanari esker lortu zuen ospe handia (1934, Huasipongo). Latifundismoaren eta kolonoen aurka idatzi zuen hurrengo liburuetan: En las calles (1935, Kaleetan), Cholos (1938), Media Vida deslumbrados (1942) eta Huairapamushcas (1948). Era dotoreagoan baina aurreko lanen bidetik idatzi zituen: Seis veces la muerte (1954, Sei bider heriotza), El chulla Romero y Flores (1959, mulato baten bizitza), eta Viejos cuentos (1960, Ipuin zaharrak). Literatura indigenista deituaren idazlerik garrantzitsuenetako bat izan zen. Icazaren hizkuntzan leku handia hartzen du indioen hizkuntzak berak.

Jorge Icaza
Bizitza
JaiotzaQuito1906ko ekainaren 10a
Herrialdea Ekuador
HeriotzaLoja probintzia1978ko maiatzaren 26a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Hezkuntza
HeziketaUnidad educativa Mejia (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, idazlea eta aktorea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaeleberria

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Icaza