Jonas (hebreeraz: יוֹנָה‎, Yônā, eusk. uso; arabieraz: يونس‎ Yūnus, Yūnis edo يونان Yūnān ; latinez: Ionas) Biblian aipatzen den profeta txiki bat da, bosgarrena Itun Zaharrean (Erregeen II. liburua XIV, 25).

Jonas, Michelangelok Kapera Sixtinoaren sabaian egina.

Bibliak dioenez, K.a. VIII. mendearen inguruan bizi izan zen. Nazaret herritik hurbil jaio zen, eta Amittayren semea zen, Zabulonen leinukoa. Jeroboam Israelgo erregearen eta Osias Judaren erreinuko erregearen garaikoa zen. Mirarigile gisa aurkezten du tradizioak, haren izena daraman liburuaren ildoan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu