Jon Egaña Huguet

Ikertzailea eta irakaslea

Jon Egaña Huguet (Bermeo, Bizkaia, 1991ko irailaren 27a) Farmazian litzentziatua eta Neurozientzietan doktorea[1] da. Gaur egun UPV/EHUko Irakasle eta ikertzailea da eta UEUko kidea ere bai.

Jon Egaña Huguet

Bizitza
JaiotzaBermeo1991ko irailaren 27a (33 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaAlgorta
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaIzaskun Elezgarai (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta neurozientzialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jon-egana-huguet

Ikerketa

aldatu

2020. urtetik Neurozientzietan doktorea da (UPV/EHU) Potentzial aldakorreko lehen motako hartzaile vanilloidearen jatorrizko ezabapenak saguaren bihurgune horzduneko endokannabinoide sisteman duen eragina izeneko lanarekin.

Dibulgazioa

aldatu
 
2023ko UEUren Ikergazte Kongresuko Batzorde dinamizatzailea, Donostian, Kursaalen.

UEUk ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzeko eta dibulgaziora begira sortutako Akademiatik Plazara saioan [2]zein Ikerl(h)ari bideopodcastean [3] parte hartu du. Aurretik UEUren 50. urteurrena ospatzeko Bilboko UEUfestan ere eman zuen bere ikerketaren berri [4]. Horretaz gain Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketetan [5] zein 2019 [6], 2021[7] eta 2023 [8]ko Ikergazte kongresuetan ere parte hartu du. Azken honetan batzorde dinamizatzaileko kide ere izan da.[9]

Erreferentziak

aldatu
  1. Huguet, Jon Egaña. (2020). Potentzial aldakorreko lehen motako hartzaile vanilloidearen jatorrizko ezabapenak saguaren bihurgune horzduneko endokannabinoide sisteman duen eragina. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  2. Udako Euskal Unibertsitatea - UEU -. (2023-11-03). Akademiatik Plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  3. «ikerl(h)ari, ikertzaile euskaldunak ezagutarazten» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  4. «UEUfesta, Bilbo» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  5. «Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  6. «III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  7. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  8. «V. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  9. «Ikergazte kongresua, lehenengo egunaren balorazioa: Jon Egaña eta Alnhoa Latatu» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).

Kanpo estekak

aldatu