Jojo Rabbit
Jojo Rabbit 2019ko Taika Waititi zeelandaberritar zinema zuzendariaren umore beltzezko film komiko bat da. Christine Leunens idazlearen Caging Skies eleberrian oinarritzen da. Waititi beraz gain, Roman Griffin Davis, Thomasin McKenzie, Rebel Wilson, Stephen Merchant, Alfie Allen, Sam Rockwell eta Scarlett Johansson aktoreek antzeztu zuten.
2019ko irailaren 8an estrenaitu zen Torontoko Zinemaldian, eta Ikusleen Saria eskuratu zuen.[1] Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Sinopsia
aldatuBigarren Mundu Gerraren garaian, Jojo "Rabbit" Betzler (Roman Griffin Davis) alemaniar mutil bakartiaren mundua hankaz gora jartzen da, agerian jartzen zaionean bere ama Rosiek (Scarlett Johansson) ganbaran neska judu bat ezkutatzen duela. Bere irudimenezko lagun Adolf Hitler leloaren (Taika Waititi) laguntza besterik gabe, Jojok aurre egin beharko dio bere nazionalismo etniko itsuari.
Aktoreak
aldatu- Roman Griffin Davis: Jojo "Rabbit" Betzler
- Scarlett Johansson: Rosie Betzler
- Thomasin McKenzie: Elsa Korr
- Taika Waititi: Adolf Hitler
- Sam Rockwell: Klenzendorf kapitaina
- Rebel Wilson: Fräulein Rahm
- Stephen Merchant: Deertz kapitaina
- Alfie Allen: Finkel
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Taika Waititi’s ‘Jojo Rabbit’ Wins Top Prize at Toronto Film Festival Awards» Variety 15/09/2019.
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)