John P. Linstroth
John P. Linstroth antropologoa Osloko International Peace Research Institute elkarteko kidea da[1]. Munduko hainbat gatazkaren azterketan aditua, 2010eko martxoan Euskal Herrian bizi den gatazkari irtenbide baketsua topatu nahian publiko egin zen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean dago.
John P. Linstroth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa |
Ikasketak
aldatuOxfordeko Unibertsitatean Antropologia Soziokulturala ikasi zuen eta Floridako Estatuko Unibertsitatean Antropologia Kulturala; AEBetan Zientzia Politikoak eta espainiera ere ikasi ditu.
Euskal Herriaz eta beste
aldatuAzken urteetan egin dituen ikerketak gai hauetan zentratu ditu: Hegoaldeko Amazonaseko baliabide naturalen gaineko gatazkak, hirietako Lehen Herriak eta indigenen eskubideak Brasilen, gatazkaren osteko Guatemala, AEBetako immigrazioa eta gatazka etnikoak eta Euskal Herriko bake prozesua.
Azken honetaz 2010eko martxoan atera zen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean dago. Horren osteko ika-mika politiko baten protagonista izan zen, espainiar gobernua bai aurreko bake prozesu saiakeran bere konpromisoak ez betetzeagatik bai egun jarrera itxia mantentzeagatik kritikatu zuelako; Jon Anzaren kasua eta Ekinen kontrako sarekada aipatzeaz gain, nazioarteko komunitatearen eta Obama beraren inplikazioa eskatzen zuen[2][3]. Horrek eskuin-mutur espainiazalearen iritzi emaile batzuen kritika gordinak ekarri zizkion[4].
1995ean Evoking Basque Nationalist Ideology: Exploring the Terrain of Identity and Community Grindal-Anthropology lana [5] eta 2002an Basque imagination and commemorative identity: local history and everyday life in relation to the Hondarribian Alarde, 1638-2000 tesia aurkeztu zituen, azken hau Oxfordeko Unibertsitatean Sandra Otten zuzendaritzapean[6]; prestatzen ari den liburuetako bat ere Euskal Herrian oinarrituta dago: Marching Against Gender Practice: political imaginings in the Basqueland.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Institutua uzteko zorian dago; irakur Periodista digital.
- ↑ Elkarrizketa osoa International Affairs Forumeko webgunean.
- ↑ Albistea Europa Pressen.
- ↑ Edurne Uriarte ABCn.
- ↑ Tesi zerrenda FSUren webgunean.
- ↑ Tesi zerrenda History On-Line webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- Linstroth Bruselako Adierazpena sinatu zutenen artean.