Sandra Ott

antropologoa

Sandra Ott (Corry, Pennsylvania, 1951) estatubatuar antropologoa da, euskal gaietan aditua.

Sandra Ott
Bizitza
JaiotzaCorry (Pennsylvania)1951ko irailaren 4a (72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaOxfordeko Unibertsitatea 1979) Doktoretza
Pomona College 1973) Artean graduatu
Oxfordeko Unibertsitatea 1976) Bachelor of Letters (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nevadako Unibertsitatea Renon  (1979 -

Gizarte-antropologia ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean. Unibertsitate horretan bertan lanean jardun zuen 1980tik 1985era, etnologia eta gizarte-antropologiaren eremuan. 1983tik 1986ra bitartean, University Abroad Consortium delakoaren zuzendari aritu zen Nevadako eta Euskal Herriko Unibertsitateetan. 1989tik aurrera, Oxfordeko Unibertsitateko administrazio-sailean lan egin zuen. 2002an Estatu Batuetara itzuli zen, Renon zuen lehengo lanean jardutera. Egun herritartasun ingelesa eta estatubatuarra ditu.

Bere ikerlan nagusiak Euskal Herriaren inguruan egin ditu. Zuberoan bolada batzuk igaro zituen eta bertoko euskara ikasi zuen.

Hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste: War, Judgment, and Memory in the Basque Borderlands, 1914-1945 (2008), «Denunciation, Clemency and Conflict Resolution in the Basque Country (1939-1944)» (2008, Journal of European Studies aldizkarian argitaratua), «Good Tongues, Bad Tongues: Denunciation, Rumour and Revenge in the Basque Country (1940-1945)» (2006, History and Anthropology aldizkarian argitaratua).


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu