John Hersey

John Richard Hersey (Tientsin, Txina, 1914ko ekainaren 17a - Key West, Florida, AEB, 1993ko martxoaren 24a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.

John Hersey
Johnhersey.jpg
Bizitza
Izen osoa John Richard Hersey
Jaiotza Tianjin1914ko ekainaren 17a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza txinera
Heriotza Key West (Florida)1993ko martxoaren 24a (78 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Barbara Jean Day (en) Itzuli  (1959 -  1993ko martxoaren 24a)
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
Briarcliff High School (en) Itzuli
Hotchkiss School (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
txinera
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, eleberrigilea, saiakeragilea, idazlea, gidoilaria eta historialaria
Enplegatzailea(k) Yale Unibertsitatea
Lan nabarmenak Hiroshima (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0380885

BiografiaAldatu

Txinan jaio eta han bizi izan zen 11 urtez. Kazetari gisa ibili zen gerra-lekuetan, eta giro hartatik atera zuen lehen eleberrirako gaia: A bell for Adano (1944). Pulitzer saria jaso zuen lan horrengatik. Kultura zenbaitetako pertsonen artean komunikazioa lortu beharraz ari da eleberrian. Gerraren gaiarekin lotuta daude nola edo hala hurrengo eleberriak ere: Hiroshima (1946), The Wall (1950, Varsoviako juduen erresistentziari buruzkoa), The war lover (1959).

Herseyren beste zenbait lan: A single pebble (1956), gaztetan ezagutu zuen Txinari buruzkoa; Under the eye of the storm (1967), The conspiracy (1972), The president (1975), The walnut door (1977), Aspects of the Presidency (1980), The Call (1985), Blues (1987), Life Sketches (1989), Fling and Other Stories (1990), Antonietta (1991), Key West Tales (1994).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Hersey