Ireki menu nagusia

Johann Bernhard Fischer von Erlach

Johann Bernhard Fischer von Erlach (Graz, Austria, 1656ko uztailaren 20a - Viena, Austria, 1723ko apirilaren 5a) austriar arkitekto, dekoratzaile, eskultore eta arte historialaria izan zen.

Johann Bernhard Fischer von Erlach
Johann Bernhard Fischer von Erlach by Ádám Mányoki.jpg
Bizitza
Jaiotza Graz1656ko uztailaren 20a
Herrialdea  Austria
 Alemania
Heriotza Viena1723ko apirilaren 5a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, eskultorea eta hirigilea
Lantokia(k) Viena
Praga
Salzburgo eta Graz
Lan nabarmenak Schönbrunn jauregia
Schloss Hetzendorf Itzuli
Winter Palace of Prince Eugene Itzuli
Mugimendua Barrokoa

BiografiaAldatu

Gian Lorenzo Berniniren lantegian ikasi zuen Erroman, eta Vienan hasi zuen bere arkitekto-ibilbide ospetsua. Italiako barrokoaren ikaskizunak bereganatu ondoren bere estilo berezia landu zuen, arranditsua, enperadorearen indarra eta Eliza Katolikoa goraipatzeko. Era horretan, Austriako arte barrokoaren sortzaile nagusietako bat bilakatu zen.

Lehen obretan Francesco Borrominiren eragina nabari zaio (Hirutasun Santuaren eliza, Salzburgon, 1694-1702; Michael II.a Althan kondearen gaztelua, Frain, Moravia); ondoren Versailles hartu zuen eredu Schönbrunn jauregia egiteko. Zenbait jauregi eta jauregitxo ere eraiki zituen, Schwarzenberg jauregia adibidez (1697-1715). Antzinako arkitektura ere aztertu zuen eta Vienako San Karlos Borromeo elizan (Viena, 1716-1732) ausardia handiz erabili zituen erromatarren arkitekturatik hartutako gaiak (Trajano eta Antoninoren zutabeak). "Arkitektura historikoa" (1721) liburua argitaratu zuen, arkitekturaren historiari buruzkoa.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Bernhard Fischer von Erlach  


  Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.