Joe Engle

astronauta estatubatuarra

Joe Henry Engle (Chapman, Kansas, 1932ko abuztuaren 26aHouston, Texas, 2024ko uztailaren 10a) estatubatuar hegazkinlari, ingeniari aeronautiko eta astronauta izan zen.

Joe Engle

Bizitza
JaiotzaChapman1932ko abuztuaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaHouston2024ko uztailaren 10a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Kansas (en) Itzuli Zientziatan graduatua
U.S. Air Force Test Pilot School (en) Itzuli
Chapman High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakair force officer (en) Itzuli, astronauta, proba-pilotua, flight engineer (en) Itzuli eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)NASA
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Graduamajor general (en) Itzuli
Astronauta
MisioakSTS-2 (en) Itzuli STS-51-I (en) Itzuli
Misioen entseina(k)STS-2 STS-51-I
Denbora espazioan13.470 minutu

1955ean ingeniaritza aeronautikoan graduatu zen Kansasko Unibertsitatean eta 1957an hegaldi eskolan sartu zen proba pilotu bihurtzeko. X-15 ikerketa-programan parte hartu zuen hamabi pilotuetako bat izan zen.

1966an astronauta hautatu zuen NASAk. Apollo 10 eta Apollo 14 misioetako laguntza taldeko kidea izan zen eta Apollo 17 misioan parte hartzea aurreikusita zegoen, baina Harrison Schmitt geologoak ordezkatu zuen.

Ondoren, bi Shuttle misioetako komandantea izan zen (STS2 1981ean eta STS-51-I 1985ean). X-5 programako pilotuetatik bizirik atera zen azkena izan zen.