Joaquín Lantziego
Joaquín Lantziego Ruiz de Eskide, Aita Joakin Santa Barbara eliz-izena hartu zuena, (Gorrebusto, 1752 - ?) arabar karmeldar idazlea izan zen. Logroñon, Iruñean eta Burgosen egin zituen eliz ikasketak, eta 1808an Fray Bartolome Santa Teresarekin batera egon zen Markinako komentuan. 1814an, beste fraideekin batera alde egin behar izan zuen frantsesak sartu zirela eta. Gero, Nafarroako Alesbeseko komentuan bizi izan zen. Harena da Guía de Colmeneros o tratado práctico de abejas izeneko liburua, 1827an, Erle gobernatzailleen guidariya izenburupean euskaraturik argitaratu zena. Itzultzailearen izena ez da ezaguna. Gipuzkeraz idatzia dago.
Joaquín Lantziego | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gorrebusto, 1752 (270/271 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta erlezaina |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Karmeldarrak |
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-1-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |