Joan Ramirez Arellanokoa Gaztea

Joan Ramirez Arellanokoa Gaztea (?- Aljubarrotako gudua, 1385eko abuztuaren 14a) nafar-gaztelar noblea izan zen, Deikaztelu, Valtierra, Arriatzu eta Mendinuetako jauna izandakoa.[1]

Joan Ramirez Arellanokoa Gaztea
Bizitza
JaiotzaBerbintzana, 1358
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAljubarrotako gudua1385eko abuztuaren 14a (egutegi gregorianoa) (26/27 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaCasa de Arellano (en) Itzuli
Jarduerak

Joan Ramirez Arellanokoa Zaharra eta Venantzia Branc gurasoak zituen. 1365eko apirilaren 13an Karlos II.a Nafarroakoak handiki izendatu zuen. 1366 eta 1375 artean Gaztelako Adelantado Nagusiaren alaba zen Teresa Manrique ezkondu zuen. Nahiz eta 1376an Valtierra eta 1377an Arriatzu eta Mendietako jaurerriak eman zizkion, 1378an Joan Gaztelakoarekin zegoen honek Nafarroa inbaditu zuenean. Saldukeria honen ondorioz, Nafarroan zituen ondasun guztiak konkistatu zizkioten.[2]

1383–1385eko Krisialdian gaztelarren alde parte hartu zuen, Aljubarrotako guduan hil arte.

Erreferentziak aldatu