San Joan Maria Muzeyi[1] (swahiliz: Yohane Maria Muzei; Kisomberwa – Mengo, 1887ko urtarrilaren 27a) katolizismora konbertitu zen ugandarra izan zen, Ugandako martirietako bat.

Joan Maria Muzeyi
Bizitza
JaiotzaXIX. mendea
Heriotza1887ko urtarrilaren 27a ( urte)
Jarduerak
Santutegia
Ekainaren 3 eta Urtarrilaren 27
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza aldatu

Kisomberwan jaio zen 1852 eta 1857 artean. Aita Bunyaga zuen izena eta mbogo leinukoa zen, eta ama Kabejja Mukaatunzi Namalawo, nkima leinukoa. Ia ehun anai-arreba zituen aita poligamoa baitzen[2]. Jaiotzez Musoke izena jarri zioten, baina bere zuhurtziagatik, epai-heldutasunagatik eta zaharragoa iruditzeagatik, adiskideen artean Muzeyi bigarren izena lortu zuen, swahiliz agurea esan nahi duena[3].

Bigomba funtzionarioak Mutesa I.a erregearen zerbitzura jarri zuen. Erregea hil ondoren, jauregiko zerbitzua uztea aukeratu zuen[3].

Aparteko debozio eta ezagutza zuen hainbat gaixotasunen sendagai tradizionalei buruz. Gaixo asko tratatu eta zaintzen zituen[2].

Lehenik eta behin, islama aldarrikatu zuen Jamari izenarekin, gero protestante egin eta azkenean katoliko bihurtu zen misiolari katolikoen etorreran. 1885eko azaroaren 1ean bataiatu zuen Mapeera apaizak[2].

1887ko urtarrilaren 27an, atxilotu, burua moztu eta gorpua Mengo eta Namirembe muinoen artean bota zuten[3]. Bugandako martirien artean hil zuten azkena izan zen[2].

Kanonizazioa aldatu

1920an, Benedikto XV.a aita santuak dohatsu bilakatu zuen eta 1964ko urriaren 18an Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zuen. Ugandako martirien jaieguna ekainaren 3an ospatzen da eta Joan Maria Muzeyi eguna urtarrilaren 27an[4]. Medikuen, erizainen, ospitaleen eta ikasleen zaindaritzat hartzen da[2].

Erreferentziak aldatu

  1. 66. Santutegiko izen ohikoenak. Gasteiz: Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  2. a b c d e (Ingelesez) «St. John Mary Kiwanuka Muzeeyi» Kampala Archdiocese (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  3. a b c (Ingelesez) «St. Jean-Marie Muzeyi» Uganda Martyrs Shrine (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  4. (Ingelesez) «Saint John Maria Muzeyi» Catholic Saints (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).

Kanpo estekak aldatu