Joan Harokoa

Joan Harokoa edo Joan Gaztela eta Harokoa (c. 1293 - Toro, 1326ko abenduaren 2a) Bizkaiko jauna izan zen (1322-1326). Ezizena "begibakarra" zuen.[1]

Joan Harokoa
Ensign of the Royal Banner of Castile (en) Itzuli


Andaluziako mugako adelantatu nagusia

Bizitza
Jaiotza1293
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaToro1326ko urriaren 31 (32/33 urte)
Familia
AitaJoanes Alfontso Gaztelakoa
AmaMaria Diaz I.a Harokoa
Ezkontidea(k)Elisabet Portugalgoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaLeonesse House of Burgundy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta militarra

BiografiaAldatu

Aita Alfontso X.a Gaztelakoaren semea zen Joanes Alfontso Gaztelakoa, Valencia de Camposko jauna, eta ama Maria Diaz Harokoa Bizkaiko andrea zituen.[2]

Gaztelako gortean Alfontso XI.a Gaztelakoaren tutorea izan zen. Bermeoko herriaren gobernari izan zen 1313. urtetik aurrera.[3] 1319an Cuéllarreko jaun bilakatu zen.[4] 1322an amak Valencia de Camposen, domingotar moja-etxe bat sortu zuen eta abitua jantzi zuen bere semea oinordeko utziz. 1325ean alargundu eta 1326an Aragoiko erregearen ilobarekin ezkontza negoziatu zuen. Alfontso XI.a Gaztelakoak ez zuen onez hartu erabaki hori eta urte bereko abenduaren 2an Joan hilarazi zuen Toron.[5] Joan "Begibakarra" lau urtez baino ez zen izango Bizkaiko Jauna.

FamiliaAldatu

Aitona
  Alfontso X.a
Gaztelako erregea
Amona
  Yolanda
Aragoikoa
Aitona
  Lope III.a Diaz
Bizkaiko jauna
Amona
  Joana Alfontso
Molinakoa
Aita
  Joanes Alfontso Gaztelakoa
Valencia de Camposko jauna
Ama
  Maria Diaz
Bizkaiko andrea
  Joanes I.a
Bizkaiko jauna

Ezkontza eta haurrakAldatu

Joanek Portugalgo infantea zen Alfontsoren alaba zen Elisabet ezkondu zuen. Elisabet 1325era arte bizi zen.[6] Bikoteak alaba bakarra izan zuen:


ErreferentziakAldatu

  1. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  2. Salazar y Castro, Luis de; Válgoma y Díaz-Varela, Dalmiro de la. (1959). Historia genealógica de la Casa de Haro (Señores de Llodio, Mendoza, Orozco y Ayala). Madril: Real Academia de la Historia OCLC .1399799.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Velasco Bayón, Balbino. (1996). Historia de Cuéllar. Segovia: Segoviako Aldundia, 105 or..
  5. Lur entziklopedietatik hartua.
  6. Llorente, Juan Antonio. (1807). Noticias históricas de las tres provincias vascongadas en que se procura investigar el estado civil antiguo de Alava, Guipúzcoa y Vizcaya, y el origen de sus fueros. 5 Madril: Imprenta Real, 190 or..

Kanpo estekakAldatu



Aurrekoa
Maria Diaz Harokoa
Bizkaiko jauna
1322 - 1326
Ondorengoa
Maria Diaz Harokoa