João do Canto e Castro

João do Canto e Castro da Silva Antunes (Lisboa, 1862ko maiatzaren 19a - ibidem,, 1934ko martxoaren 14a) portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo 5. presidentea izan zen.

João do Canto e Castro
Fotografia oficial do Presidente da República João do Canto e Castro.jpg
5. Portugalgo presidentea

1918ko abenduaren 16a - 1919ko urriaren 5a
Sidónio Pais - António José de Almeida
Bizitza
JaiotzaLisboa1862ko maiatzaren 19a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa1934ko martxoaren 14a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, Ministroa eta militarra
Jasotako sariak
Graduaamiral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaNational Republican Party (en) Itzuli
AssinaturaCantoeCastro.svg

Itsas armadako ofiziala izan zen eta 1918ko irailean Itsas Armadako ministro izendatu zuten. 1918ko abenduan Portugalgo presidente bihurtu zen Sidonio Pais presidentearen hilketaren ondoren. Bere agintaldian bi saiakera iraultzaile jasan zituen. Lehena 1918ko abenduan izan zen eta errepublikanoek zuzendu zuten. Bigarrena 1919ko urtarrilean gertatu zen eta monarkikoek zuzendu zuten, herrialdearen iparraldea kontrolatzea eta Iparraldeko Monarkia aldarrikatzea lortu zutelarik. 1919ko urriaren 5ean utzi zion lehendakaritza António José de Almeida hauteskundeetako irabazleari.

Portugalgo Lehen Ministro ere izan zen 1918ko abenduaren 15etik 23ra.

Kanpo estekakAldatu