Jineth Bedoya

Jineth Bedoya Lima (Bogota, 1974) genero indarkeriaren aurkako kolonbiar kazetaria, idazlea eta ekintzailea. "No es hora de callar" (Ez da isiltzeko garaia) kanpainaren abiarazlea izan zen. Sexu-indarkeria salatzen du eta genero-indarkeriaren aurkako ahotsa goratzeko eskatzen die biziraun dutenei. Bera, 2000. urtean, paramilitarren bahiketa, tortura eta sexu-bortxaketaren biktima izan zen Bogotako La Modelo kartzelan, erreportaje bat egiten ari zenean.[1]

Jineth Bedoya
Jineth Bedoya 2017.jpg
Bizitza
Jaiotza Bogota, 1974 (45/46 urte)
Herrialdea  Kolonbia
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta aktibista
Jasotako sariak

Jineth bahitu eta sexu-erasoa egin zioten eguna, maiatzaren 25a, Barne Gatazka Armatuaren testuinguruan sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeen duintasunaren aldeko Egun Nazionala izendatu zuten, dekretu bidez, 2014ko abuztuan.[2] Gaur egun El Tiempo egunkariko zuzendariordea da. 2020an Unesco-Guillermo Cano Prentsa Askatasunaren Munduko Saria jaso zuen .

IbilbideaAldatu

1997an, Radio Uno-ko Alerta Bogota albistegian debutatu zuen profesionalki, eta, hasieratik, espetxeetako egoera izan zuen lan-ardatz. Lan hori dela eta, mehatxuak jasotzen hasi zen 1999an, kartzelako unibertsoko bere aurkikuntza berriak zabaltzen hasi zen El Espectador hedabidean.

2000ko maiatzaren 25ean, 26 urte zituela, La Modelo espetxeko ustezko elkarrizketa batean iruzur egin zioten, Kolonbiako Autodefentsa Batuak talde militarreko funtzionarioek eta kideek esku hartzen zuten arma trafiko, desagertze eta hilketa kasuak ikertzen ari zenean.[3]

Espetxeko atean hiru gizonek harrapatu zuten, eta ibilgailu batera igo, drogatu, torturatu eta 16 orduz bortxatu zuten. Denbora hori igaro ondoren, hiritik ekialdeko lautadetara doan bide batean abandonatu zuten, Villavicenciotik gertu, jenderik gabeko inguru batean.

Bedoyaren arabera, bahitu zuten gizonak talde paramilitarraren kide gisa identifikatu ziren. Ekintza horren bidez berriz, Kolonbiako kazetaritzari mezu bat bidaltzen ari zirela aldarrikatu zuten.[4]

2001ean, Bedoya El Tiempo- k kontratatu zuen eta gai judizialak estaltzeaz arduratu zen, horien artean talde paramilitarrak.

2003ko abuztuaren 8an Puerto Alvirara bidaiatu zuen, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek (FARC) urtebete baino gehiagoz hartua zuten tokia hartan gertatzen zenari buruzko informazioa jasotzera eta bertan kokaina ekoiztera behartuta zituzten 1100 biztanleen egoeraren berri emateko asmoz.

Gerrillako buruak ordea, Bedoya eta bere argazkilaria bahitzea agindu zuen eta, gunera iritsi bezain laster, kamerak eta arropak kendu zizkieten.[5]FARCeko buruzagiak kazetariei berbarik ez egiteko eta elikagairik ez emateko agindu zuen arren, hiriko emakumeek elikagaiak eramaten jarraitu zuten. Herritarrak Gurutze Gorria bahiketaz ohartarazten saiatu ziren, eta bertako apaiz batek ohartarazi zuen gerrillak basora eraman eta hiltzeko asmoa zuela. Edonola ere, denbora gutxira kazetariak askatu zituzten. Bueltan, Bedoya-k FARC-en kontrolpean zegoen lurralde bateko bizi baldintzen inguruko historia idatzi zuen,

2010eko azaroan, Bedoyak Vida y muerte del Mono Jojoy liburua argitaratu zuen, Víctor Julio Suárez Rojasi buruzkoa, "Tximino Jojoy" bezala ezagunagoa, FARCeko buruzagietako bat.

Liburuan dio Mono Jojoyk Caracol Radio irratiko Nestor Morales kazetariaren hilketa agindu zuela. Horri erantzunez, Kolonbia Berria FARCen aliatu den albiste-agentziak inteligentzia militarreko agente bat izatea leporatu zion bere webgunean, eta, ondorioz, prentsa-askatasunerako Fundazioak eta "adierazpen librerako Kanadako kazetariek" bere segurtasunagatiko kezka-adierazpenak egin zituzten..

Ez da isiltzeko garaiaAldatu

 
Jineth Bedoya Lima Hillary Clintonekin eta Michelle Obama- rekin 2012ko IWOC sarietan.

2009an Jineth Bedoya bere bortxaketaren historia lehen aldiz, publikoki kontatzera ausartu zen, Intermon Oxfamek Kolonbiako sexu-indarkeria salatzeko egindako ekimen batetik abiatuta. Harrezkero, "No es hora de callar" (Ez da isiltzeko garaia) kanpainaren buru da, emakumeei sexu-erasoak eta genero-indarkeria salatzeko eskatuz.

"Bahiketaren ondoren isildu egin nintzen kazetari gisa ezin nuela biktima gisa identifikatu pentsatzen nuelako. Gainera, lotsatu egin nintzen, ezinezkoa zitzaidan horretaz nire amarekin hitz egitea ere. Eta jakitun nintzen salatu nuenean ere ez zela ezer gertatuko eta neure burua igituko nuela prozesu horretan " azaldu zuen bere prozesuari buruz.

2011n, Kolonbian bere kasua audientzia handiko telebista saio batean kontatu ondoren, ikerketa judiziala berriro aktibatu zen, nahiz eta handik laster, berriro ere bertan behera geratu.

Maiatzaren 25a, sexu indarkeriaren biktimen duintasunaren egunaAldatu

2014ko abuztuan, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak 1480 dekretua aurkeztu zuen, eta maiatzaren 25a,

"Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeen duintasunaren aldeko egun nazionala" izendatu zuen. Hain zuen, Jineth Bedoyak bortxaketa eta tortura jasan zuen data.

Presidenteak azaldu zuenez, dekretua bere kasua konpontzeko neurri bat zen, eta, aldi berean, biktima eta bizirik atera diren guztiak sinbolikoki duintzen laguntzera zetorren. 2015ko maiatzaren 25ean ospatu zen lehen aldiz "Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeen duintasunaren aldeko egun nazionala"

Kazetaritza-lana eta Kolonbian bizirik atera diren biktimen taldeei emandako babesa uztartu ditu Jinethek, bai eta emakumeen eskubideen aldeko aktibismoarekin eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztiei uko egitearekin ere.

Jineth Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko Habanako bake prozesurako negoziazioetan parte hartu duen biktimen ordezkaritza bateko kide izan da.

2016ko azaroan, Espainian parte hartu zuen "No es hora de callar" (ez da isiltzeko garaia) ekimenaren aurkezpenean, hainbat erakunderen laguntzarekin, genero-indarkeriaren isiltasuna hausteko..

Bere bahiketa eta bortxaketaren inguruko ikerketaAldatu

 
Jineth Bedoya 2016ko apirilaren 5ean IACHReko 157 saio arruntetan aurkeztu zuen kasua.

Kasua "Fiskaltzari eta CIDHri jakinarazi zitzaien 2000ko ekainaren 2an", baina aurrerapen judizialak oso txikiak izan ziren".

Ikerketa Kolonbiako Nazioaren Fiskaltza Nagusian izoztuta egon zen hamar urte baino gehiagoz, harik eta, 2011ko maiatzean Bedoyak, Prentsa Askatasunerako eta Intermon Oxfamerako Fundazioaren laguntzarekin, Kolonbiako Estatuaren aurkako salaketa bat aurkeztu zuen arte.

Orduko fiskalak, Viviane Moralesek, Estatua zorretan zegoela ulertu zuen. Espedientea gizateriaren aurkako delitu gisa sailkatu zen, beraz, preskribaezina zen, eta ikerketa abian jarri zen.

2011ko abuztuan, Alejandro Cardenas Orozco paramilitarrak, Justizia eta Bakerako fiskal baten aurrean, bahiketan parte hartu zuela aitortu zuen, eta, urtebete geroago, espedienteari beste bi subjektu lotu zitzaizkion: Mario Alfones Mejía, ezizenez "Okina", eta Jesús Emiro Pereira, ezizenez "Huevoepisca".

2014ko ekainean, Cardenas Orozcok atzera egin zuen bere aitorpenean, eta gezurretan aritu zela esan zuen, Daniel Rendón Herrera, "Don Mario" ren eskariz, honek saria eskaini baitzion. Deklarazio horrek auzia trabatu zuen arren, ez zen oztopo izan Giza Eskubideen 49. fiskal espezializatuak bere ikerketetan jarraitzeko eta Jineth Bedoyaren aurkako ekintza kriminala nola planifikatu zen zehazteko.

2014ko uztailean, Giza Eskubideen arteko Amerikako Batzordeak aurkitu zuen auzi hori ekintza juridiko horretan berrikusi eta adierazi egin behar zela.

2016an, kazetariak baztertu egin zuen CIDHren aurrean Estatuarekiko adiskidetzea, eta salatu zuen krimenaren egile intelektualei eta inplikatutako polizia eta militarrei zigorra ezartzea falta zitzaiela. Gainera, azpimarratu zuen "Okinaren eta JJ"ren aurkako zigorrak ez zirela iritsi Estatuaren ekintza eraginkor baten bidez, baizik eta kazetaritzan egindako ahaleginagatik eta auziak eragin zuen presio mediatikoagatik.. [6] Bedoyaren esanetan, martxoan Águilas Negras taldeak mehatxu egin zion, aurreko hamarkadaren erdialdean Kolonbiako Autodefentsa Batuak (AUC) desmobilizatu ostean sortutako taldeak

Sariak eta aitorpenakAldatu

  • 2000. urtean, Kanadako Kazetarien Elkarteak babestutako CJFE saria eman zioten Bedoyari. [7]
  • 2001ean, Medioetako Emakumeen Nazioarteko Fundazioak saritu zuen. Jinethek esan zuen, sariak, lehen erasoaren ondoren jarraitzen lagundu ziola.
  • Koraje Emakumeentzako Nazioarteko Saria 2012, Estatu Batuetako Estatu Departamentuak urtero ematen duena
  • Unesco-Guillermo Cano Prentsa Askatasunaren Munduko Saria (2020).

ArgitalpenakAldatu

  • 'Vida y Muerte del Mono Jojoy'
  • 'Te Hablo Desde la Prisión'
  • 'La Pirámide de David Murcia'
  • 'Blanco Neutralizado'
  • 'Las Trincheras del Plan Patriota'
  • 'Los patios del infierno: no es ficción'

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Marcos, Ana. (2017-06-10). «Las mujeres de Tumaco se respetan, carajo» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  2. (Gaztelaniaz) «La Silla Llena» La Silla Llena . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  3. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2014-07-30). «Comisión Interamericana de DD. HH. admite caso de Jineth Bedoya» El Tiempo . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  4. (Ingelesez) Wolfe, Lauren. (2011-11-04). «One Victim's Battle to End Sexual Violence Against Journalists» The Atlantic . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  5. «Fifteen Years of Courage: Jineth Bedoya Lima > IWMF» web.archive.org 2011-09-10 . Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  6. .
  7. Canadian Journalists for Free Expression, Biography of Award Winner Jineth Bedoya Lima.