Jim Fitzpatrick
Jim Fitzpatrick (Dublin, Irlanda), bere herrialdeko folk arteari buruzko lanengatik ezaguna den artista irlandarra da. Thomas Fitzpatrick marrazkilariaren iloba da. Jimen lanik ezagunena 1968an Alberto Kordak Che Guevarari egindako argazki entzutetsuan oinarritutako erretratoa da.
Jim Fitzpatrick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1946 (77/78 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
jimfitzpatrick.com | |
1978an irlandar mitoei buruzko, zehatz-mehatz Leabhar Ghabhála Érennen oinarritutako, The Book of Conquests (Konkisten liburua) liburua idatzi eta irudiztatu zuen. Geroago, Nuada Airgetlám irlandar mitologiaren pertsonaiaren pasarte batzuk kontatzen zituen The Silver Arm liburua egin zuen. 2004. urtean hirugarren liburu batean lan egiten hasi zen, The Son of the Sun.
Bestalde, hainbat artista eta musikarien ekoizlea izan da, hala nola Dublingo Thin Lizzy hard rock taldearena edo Sinéad O'Connorren "Faith and Courage" diskoan 2000. urtean. 2003. urtean, The Darkness musika talde britainiarraren "Christmas Time (Don't Let The Bells End)" singlea ekoiztu zuen.
Lanik ezagunenak
aldatuLiburuak
aldatu- The Book of Conquests 1978 p/b ISBN 0-525-47511-7, 1991 p/b ISBN 0-905895-14-2
- The Silver Arm (1981) ISBN 1-85028-081-9
- The Children of Lir (Michael Scott-ekin) (1992) ISBN 0-7497-0888-3
- Erinsaga
Bildumak
aldatu- Celtia