Lebor Gabála Érenn

Leabhar Ghabhála Érenn» orritik birbideratua)

Lebor Gabála Érenn (gaur egungo irlanderaz Leabhar Gabhála Éireann edo Leabhar Gabhála na hÉireann, euskaraz Irlandako Konkistaren Liburua) Irlandako sorrera eta zeltiar inbasioetatik hasi eta eskuizkribu hauek datatuak dauden IX. mendera arte irlandar nazio eraikuntza azaltzen duten eskuizkribu sorta bat da.

Irlandan 800 eta 1200. urteen artean erabiltzen zen Erdialdeko irlanderan idatziak daude, 1884ean frantsesera eta ondoren 1937 eta 1942 urteen artean ingelesera itzuliak izan ziren. Irlandako historiografia nahiz literaturan bereganatu zuten arrakasta eta garrantzia zirela eta, berrikuspen ugari izan zituzten eta laburpen ezberdinetan argitaratuak izan zirenez testu aldaera ugari daude, honek euren ikerlana zailtzen duelarik. Nahiz eta ziurrenik denetan antzinakoena Míniugud delakoa izan, egiaztatuena Leinster (1150) delakoa izango litzateke, azken hau Leinster erresumako Dermot MacMurrough erregea eta Kildare hiriko Mac Goreman apezpikuaren mezenasgoaz Terriglass monasterioan idatzia izan zen. Beste liburu batzuk Fermoy (1373), Lecan (1418), Ballymote (1391) eta O'Clery (1631) lirateke.

Kanpo estekak aldatu