Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Filadelfia iparraldean jaio zen, bertan bere olerki pertsonalak erakutsiz bere karrera hasiz. Espontaneoki kantatzen ari zen uneetako batean The Roots taldeko bateriajolea zen Amirrek entzun zuen, taldeari 1999ko kanturik arrakastatsuenetako bat izan zen "You got me" grabatzeko grabazio estudioan laguntzera gonbidatuz. Handik gutxira Eric Benett, Will Smith eta Commonekin elkarlanean aritu zen, eta esperientzia hartu zuen Kanadatik Broadwayko "Rent" musika ekoizpenarekin bira bat eginez. Berriki lanean hasi zen Hidden Beach disketxearekin kontratu bat sinatu zuen bere debuteko bilduma izan zen "Who is Jill Scott? Words and Sounds Vol. 1" merkaturatzeko 2000ko ekainean. Urte bete beranduago beste bilduma bat eta "A long walk" singlea argitaratu zituen nahiko entzuterekin garai hartako musikan, horren ondorioz, emakumezko ahots ekitaldirik hoberenerako Grammy sarietarako izendatua izan zelarik. Abeslari bezala bere karrera apur bat baztertua dago 2004an argitaratu zuen azken bildumatik, eta Musiq, The Isley Brothers eta bere aurkitzaileak izan ziren The Roots bezalako artista eta taldeen ekoizpenean zentratuago dago. Lupe Fiascorekin aritu da, honekin Daydremin kantua abestuz.

DiskografiaAldatu

Estudioko bildumakAldatu

ErrekopilaketakAldatu

ZuzeneanAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jill Scott  


  Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.