Jesus Tapia
Jesus Tapia Sagarna (Astigarraga, 1973) gipuzkoar arkeologoa da, Historiaurrea bereziki ikertu duena.
Jesus Tapia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Astigarraga, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkeologoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Aranzadi Zientzia Elkartea |
Bibliografia
aldatuFilosofia eta Letretako lizentziatua (Historia espezialitatea) Granadako Unibertsitatean 1996. urtean. Hainbat indusketatan eta arkeologia-lanetan parte hartu du Aranzadiko Kide Aktiboa eta Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea da.
Burututako lanek eta kolaborazioek Euskal Herriko Historiaurrearen arloari eta Kantauriko eremuari erreparatu diote batez ere, baina beste gai batzuetan ere parte hartu du, adibidez, Erdi Aroko eta Aro Modernoko Arkeologian edo Espainiako Gerra Zibileko zein Gerraosteko hobi komunen desehorzketan. Sirian eta Argentinako Patagonian garatutako nazioarteko ikerketa-proiektuetan ere parte hartu du.
2003tik, bere ikerketa-proiektuak zuzendu ditu Aranzadiko kide den aldetik, aire zabaleko historiaurreko aztarnak aurkitzera. Donostialdeko eremuan burututako aire zabaleko prospekzioak edo Lasturko (Deba) Linatzetako aztarnategi mesolitiko-neolitikoaren indusketetan parte hartu du.
Bere didaktika- eta dibulgazio-jardueretan, Europako Arku eta Bultzagailu bidezko Tiro Lehiaketaren ekitaldietan parte hartu duela, baita historiaurreko teknologiaren erreplikak eta tailerrak egitea ere[1].
Hezurren Egia proiektuaren gidaritzan aritu da Antxieta Arkeologi Taldearen laguntzarekin. Proiektu horren bidez, Urola Erdiko bailaran urtetan Antxietak aurkitutako aztarnak aztertu eta ezagutarazi nahi da bailarako udalen lankidetzarekin[2].
Argitalpenak
Bere azken liburuetako bat Elosua-Plazentzia izan da, izen bereko estazio megalitikoari[3] buruzkoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko historiaurreko arkeologia taldearen eskutik, Jesus Tapia buru duela[4][5].
Aro garaikidetik Paleolito Erdiko neandertalen arrastoak eman dituen Lizarrateko aztarnategian ere lan egiten du[6].
Argitalpenak
aldatu- 2022. Cubas Morera, Miriam; Tapia Sagarna, Jesús; Ceberio Rodriguez; Manu eta Alonso Gondra, Euken: Elosua-Plazentzia. Dolmenen ibilbidea 100 urte geroago.
- 2022. Rafael Bolado del Castillo, Jesús Tapia Sagarna, Oriol López Bultó, Leonor Peña Chocarro, Inés L. López-Dóriga, Marián Cueto Rapado, Enrique Gutiérrez Cuenca, José Angel Hierro Gárate, Miriam Cubas Morera, Pablo Pérez Vidiella: "El depósito ritual de la Edad del Hierro de la cueva del Aspio (Ruesga, Cantabria)". Complutum, 1131-6993, 1988-2327, 33 lib., 2, 481-505 or.
- 2021-2022. Cubas Morera, Miriam ; Quevedo-Semperena, Izaro; Santamaría Diaz, Urko; Armendáriz Gutiérrez, Angel ; Tapia Sagarna, Jesús eta Gómez Olivencia, Asier: "Historiaurre Hurbila arku atlantikoan giza aztarnen zuzeneko datazioen bidez (2020ko Barandiaran Bekaren laburpena)". Anuario de Eusko-Folklore 0210-7732, 56, (Gaia: Euskal gastronomia eta elikagaiak: kultura, praktikak eta eraldaketa), 105-126 or. José Miguel Barandiaran Fundazioa.
- 2021. Jesús Tapia Sagarna: "Historiaurreko arkeologia: ikerketa proiektuak 2021", Aranzadiana, 1132-2292, 142, 136-163 or.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aranzadi. «Jesus Tapia Sagarna» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ «Jesus Tapia: "Antxieta Arkeologi Taldearengatik ez balitz, ez genuke bailarako ondarearen zatirik handiena ezagutuko" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ «Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ «Jexux Tapia: "Gipuzkoako gehienak dolmen sinpleak dira, talde txiki batendako eginak" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ «Jesus Tapia: "Nahiko genuke bertako jendea gehiago inplikatzea eta harro sentitzea" - Soraluze» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ Ana, Galarraga Aiestaran. (2023-08-11). «Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adriango kobazuloan» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).