Jesusen Andra Maria eliza (Ea)

Jesusen Andra Maria eliza Eako (Bizkaia) parrokia-elizetariko bat da, Ea ibaiaren eskuinaldean kokaturik dagoena, hain zuzen.

Jesusen Andra Maria eliza (Ea)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaEa
Koordenatuak43°22′50″N 2°35′10″W / 43.3804823°N 2.5860071°W / 43.3804823; -2.5860071
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia

Eliza errenazentista da, barrokoari jarraituz berreraiki zena. Barruko ezaugarri nagusia 1740. urteko erretaula da, bertan Jesusen Bihotza, San Jose eta Andra Mariaren irudiak dituelarik.

Erretaulaz gain, zutabe salomondarrak, ildaskatuak eta rokokoan ohikoak diren txarro itxurako zutabeak dira beste ezaugarri aipagarriak.

Kaperan, 1725. urtean eraikia, Mexikoko indianoen diruz egindako Zacatecaseko Kristoa da ezaugarri nagusia.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.