Jean Damascène Bimenyimana

Jean Damascène Bimenyimana (Nyamasheke, 1953ko ekainaren 22aKigali, 2018ko martxoaren 11) ruandar elizgizon katolikoa izan zen, 1997tik hil zen arte Cyanguguko apezpikua izan zena.

Jean Damascène Bimenyimana
2. elizbarrutiko apezpiku

1997ko urtarrilaren 2a - 2018ko martxoaren 11
Thaddée Ntihinyurwa (en) Itzuli - Edouard Sinayobye (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cyangugu (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNyamasheke District (en) Itzuli1953ko ekainaren 22a
Herrialdea Ruanda
HeriotzaKigali2018ko martxoaren 11 (64 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

aldatu

Jean Damascène Bimenyimana 1953an jaio zen Shangi eskualdeako Nyamasheke barrituan[1], eta 1980ko uztailaren 6an apaiztu zen Nyundoko elizbarrutian. Urtebete geroago, 1981eko azaroaren 5ean, Cyanguguko elizbarrutira bidali zuten[2].

1997ko urtarrilaren 2an, Joan Paulo II.a aita santuak Cyanguguko apezpiku izendatu zuen. Urte bereko martxoaren 16an Wenceslas Kalibushi Nyundoko apezpiku emerituak ordenatu zuen[2]. In humilitate et caritate leloa hautatu zuen[3].

Međugorje bisitatu ondoren, Bakearen Erreginaren omenezko otoitz-zentro bat ezarri zuen bere elizbarrutian[4].

Minbiziak jota, Nairobin tratamendua jasotzen zuen denbora batez. 2018ko martxoan Kigalira itzuli zen, eta aireportuan hil zen iritsi eta gutxira[1][5].

Ondorengotza apostolikoa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Nizeyimama, Jean. «Bishop Bimenyimana, 65, died» Umuseke 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  2. a b c (Ingelesez) «Jean Damascène Bimenyimana †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  3. (Ingelesez) Kazuba, Fabrice. «Diocese of Cyangugu rememnbered Late Bishop Jean Damascene Bimenyimana for the fourth time» Diocese of Cyangugu 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  4. (Alemanez) «Gebetszentrum in Ruanda» Medjugorje.de 2014-05 (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  5. (Ingelesez) «Monsignor Bimenyimana of Cyangugu Dies Aged 65» KT Press 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).

Kanpo estekak

aldatu