Jean Clouet
Jean Clouet (Brusela, 1485 – Paris, Frantzia, 1540), flandestar jatorriko Frantziako pintore eta marrazkilaria izan zen.
Jean Clouet | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Brusela, 1480 | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1541 (60/61 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Mugimendua | French Renaissance (en) | ||
Genero artistikoa | erretratua |
Biografia
aldatuFrantzisko I.ak gorteko margolari izendatu zuen 1523an. Pastel margoez egindako erretratu txikiekin (Chantillyko kondearen museoko 125 marrazkiak, 1536 eta 1540 bitartean gorte frantseseko hainbat pertsonaiari egindako erretratuak hain zuzen) Frantzian arrakasta handia lortu zuen genero bat sortu zuen, baina azpimarratzekoak dira, halaber, olio pintura erabiliz egindako erretratuak (Frantzisko I.a, Louvre, Paris). Bere erretratu aipagarrienetakoa Guillaume Budé humanistarena da (1535 ing., Metropolitan Museum of Art, New York).
Oro har, lerro zehatzeko irudiak dira Jean Clouetenak, hiru tonutan egindakoak batez ere, eta flandriar artisten eragina eta Fontainebleauko eskolako artista manieristak gogorazten dituzten zenbait ñabardura ageri dira haren lanetan. Fisionomia azterketa bikainak egin zituen. Gorputz erdiko erretratuak egiten zituen gehienbat. Argi erregularrak argituak dira, eta eskuak aurrealdean agertzen dira gehienetan. Clouetek jarraitzaile asko izan zuen XVII. mendean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Clouet |