Ireki menu nagusia

Javier Redin Mainz (Uharte, Nafarroa, 1922ko abenduaren 13a - Iruñea, Nafarroa, 1980ko urtarrilaren 7a) nafar organista eta abesbatza-zuzendaria izan zen.

Javier Redin
Bizitza
Jaiotza Uharte1922ko abenduaren 13a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1980ko urtarrilaren 7a (57 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, organista eta abesbatza-zuzendaria
Musika instrumentua organoa

BiografiaAldatu

Bere jaioterrian eta Iruñeko apaizgaitegian egin zituen Musikako eta Elizako ikasketak. Lizarrako apaiz lagun eta organista izendatu zuten 1947. urtean, eta Musika Elkarte Kulturala sortu zuen herri horretan. Iruñeko San Agustin elizako organista eta kapilau izendatu zuten hiru urte geroago, eta Santa María la Real abesbatza sortu zuen; abesbatza horrekin emanaldi arrakastatsuak izan zituen Europako hiri nagusietan.

ErreferentziakAldatu