Javier Bello-Portu

Gipuzkoar musikagilea

Javier Bello-Portu (Tolosa, 1920 - Donostia, 2004ko otsailaren 13a[1]) gipuzkoar musikagile eta orkestra zuzendaria izan zen.

Javier Bello-Portu
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1920
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2004ko otsailaren 13a (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta orkestra zuzendaria
Jasotako sariak

Discogs: 5201262 Edit the value on Wikidata

Piano, harmonia- eta konposizio-ikasketak egin zituen bere jaioterrian, Ignacio Mokoroa irakaslearekin, eta orkestra-zuzendaritza landu zuen Cesar Figueridorekin. Madrilen, Filosofia eta Letretan lizentziatu zen. Donostiako eta Zaragozako Orkestra Sinfonikoak zuzendu zituen, baita Iruñeko Santa Cecilia Orkestra ere. Loiolako Nazioarteko Jaialdiaren sortzaile eta zuzendari artistikoa izan zen 1971z geroztik, eta Asociación de Amigos de la Ópera Vasca delako elkartearen ohorezko presidente ere bai. Zuzendari bezala ez ezik, konpositore bezala ere nabarmendu zen Javier Bello-Portu. 2000. urtean, laurogei urte bete zituela ospatzeko, omenaldi berezia eskaini zion haren jaioterriak 32. Abesbatza Lehiaketaren barruan.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Eskela.