Jaungoikoaren eskua Diego Armando Maradona futbolari argentinarrak 1986ko ekainaren 22an Mexiko Hiriko Azteca estadioan jokatu zen 1986ko Munduko Futbol Kopako final-laurdenetarako Argentina eta Ingalaterraren arteko partidan eskuarekin sartutako golari ematen zaion izena da. Arautegi-kontrakoa, intentzionala eta erabakigarria izan zen Argentinarentzat, 2:1eko emaitzarekin. Bestea, Maradonak sartutako "Mendeko Gola" izan zen.

Jaungoikoaren eskua
Irudia
Motainternational association football match (en) Itzuli
quarter-final (en) Itzuli
Honen parte da1986 FIFA World Cup knockout stage (en) Itzuli
Data1986ko ekainaren 22a
Edizio zenbakia48
KokalekuEstadio Azteka
HerrialdeaMexiko
AntolatzaileaFIFA
Parte-hartzaileak
Kirolafutbol
Parte hartzaileak114.580
Irabazlea
Kronologia
Goal of the century (en) Itzuli
The hand of God (en) Itzuli
Osatuta

Maradonak berak partidaren ostean adierazi zuenez, gola "pixka bat buruarekin eta pixka bat Jainkoaren eskuarekin markatu zuen", eta handik aurrera munduko prentsak bataiatu egin zuen.

Gola aldatu

 
Maradonaren golaren eskema.

Lehen zatiaren ostean, partida berdinduta zegoen oraindik. Maradona partida desorekatzen hasi zen, eta bigarren zatiko 6. minutuan munduko txapelketako jokaldirik polemikoenetako bat iritsi zen: Maradonak baloia areatik kanpo hartu zuen eta, ezker hankarekin, bere taldekide Jorge Valdanori pasa zion, zenbait atzelari ingelesen artean, eta honek baloia eramaten saiatu zen, baina baloia atzeraka eta gora bota zuten, uxatzeko ahaleginean.

Jokaldiaren inertziagatik, Maradona jokoz kanpo geratuko zen, baina kontrako baten baloia behar bezala prestatu zuten. Area barruan eta pilota erortzen ari zela, Maradona Peter Shilton atezainaren bila joan zen, bera baino 20 zentimetro altuagoa zena. Shiltonek jauzi egin zuen eskuineko eskua aurreratuz, Maradonak ezkerreko besoa luzatuta egiten zuen bitartean. Argentinako jokalariaren ukabilak, bere burutik gertu, lehenago jo zuen baloia, eta helmugarantz egin zuen. Maradona ospatzen hasi zen, epaileari eta lerroko epaileari zeharka begiratuz, eta lasaitu egin zen gola baliozkotu zutenean.

Tunisiako Ali Bennaceur epaileak gola balidatu zuen, baina jokalari britainiarren erreguen ostean, aholkua eskatu zion bigarren linierrari, eta honek gola berretsi zuen.

Alejandro Ojeda Carbajal argazkilari mexikarrak une hori hilezkortu zuen eskuarekin kolpea argi eta garbi ikusten den argazki batean.

Bere biografian, Maradonak honako hau adierazi zuen[1]:

« Orain esan dezaket une hartan ezin nuena, une hartan "Jainkoaren eskua" bezala definitu nuena... Jainkoaren eskua, Diegoren eskua izan zen! Eta ingelesei ere diru-zorroa lapurtzea bezala izan zen... »


Herri kulturan aldatu

Rodrigo Bueno abeslariak "La mano de Dios" abestia konposatzeko erabili zuen esaldia, Diego Maradona bere idolo handiaren omenez.

Erreferentziak aldatu

  1. Maradona, Diego, 1960-. (2001). Yo soy el Diego. (5. ed. argitaraldia) Planeta ISBN 84-08-03674-2. PMC 46691287. (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).

Kanpo estekak aldatu