Jaume Ribes
Jaume Ribes (Jaiotza-izena: Jafudà Cresques) Balear Uharteetako kartografoa, jatorriz judua (XIV-XV. mendeak).
Jaume Ribes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Palma Mallorcakoa, 1350 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Aragoiko koroa |
Heriotza | Bartzelona, 1410 (59/60 urte) |
Familia | |
Aita | Cresques Abraham |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kartografoa eta ilustratzailea |
BiografiaAldatu
Jaume Ribes Abraham kartografoaren semea zen. 1391ko hilketen ondoren, kristau bihurtu zen. Aita-semeek Petri IV.arentzat eta Joan infantearentzat lan egin zuten. Bien artean kartografia lan anitz egin zituzten, horien artean Parisen gordetzen den 1375eko Atlas katalana deitua.
Jaume Ribesek bere familiartekoak ziren Joan I.arentzat eta Martin I.arentzat lan egin zuen. Oso ezaguna izan zen bere garaian. Hala, 1420 inguruan, Portugalgo Henrike infanteak Sagreseko Eskola ezagunean lan egin zezan deitu zuen.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.