Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Baliarrain)

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Gipuzkoako Baliarrain udalerrian dagoen eliza bat da.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Jasokundeko Andre Mariaren elizaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBaliarrain
Koordenatuak43°04′N 2°08′W / 43.07°N 2.13°W / 43.07; -2.13
Map

Kokalekua

aldatu

Herrigunean dago.

Eraikina

aldatu

Fatxada nagusian bikoizturiko bi leiho pare daude. Bi hauetariko baten giltzarrian J.H.S. (Jesus Homo Salvator) anagrama idatzirik dago. Besteko ikurrak berriz, Gurutzetik jaitsierari dagozkio. Leiho hauek sarrera-ate xume bati ematen diote leku. Dobela ederreko arku zorrozpean zabaltzen da. Atzeko fatxadan ere leiho bikoiztuak ditugu, nahiz eta hemen bakarrak erakusten duen dekoraziorik. Absidearen ondoan, fatxada berean, ganga baten abiaguneak ikusten dira, ustez gaur egun esistitzen ez den alboko kapera baten estalgarri izan zitekeena. Jasokundeko Andra Mariaren Parroki-Elizak baditu gainera barnekaldean tailaturiko hainbat ganga-giltzarri, XVIII. mendeko bataiarria eta abar.

Eliza parean, bidean beste aldean, apaizetxea lekutzen da, arduraz egindako eraikuntza; herri honetan dagoen Lopetedi baserriarekin badu nolabaiteko antzekotasunik.

Kanpo estekak

aldatu