Jarki

Euskal antolakunde iraultzailea

Jarki Euskal Herriko antolakunde independentista eta sozialista da. 2017ko martxoaren 18an sortu zen[1], borroka ideologikoa egiteko helburuarekin. Erakundeak herri aktibazioa eta mobilizazioa erabiliz Espainiarekiko konfrontazioa sustatu nahi du, «estatuaren hegemonia higatzeko». Kale erasoen eta indarkeriaren erabilera baztertu egin du.[2]

Jarki
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEuskal Herria
Ideologiaindependentismoa, sozialismoa, abertzaletasuna eta iraultzailea
Jarduera
Honen parteJardun Koordinadora
Historia
Sorrera2017ko martxoaren 18a
Koloreak    

Jarki-k ez du webgunerik, ez sare sozialik ezta bozeramaile publikorik, haien esanetan egungo politika hedabideetara eta itxurara oso lotuta baitago, eta politika egiteko beste era bat jorratu nahi baitute. Hala ere, antolakundeak buletin bat argitaratzen du bi hilabetez behin: Zuzia. Erakunde alegala da, Espainiaren eta Frantziaren marko juridikoa ez duelako onartzen.[2]

Jardun Koordinadoraren sortzaileetako bat izan zen, eta gaur egun koordinadoraren barneko erakunde nagusia da.[3]

Ideologia aldatu

Euskal Herrirako "alternatiba iraultzailea" osatu ahal izateko baldintzak ezartzea da antolakundearen helburu nagusia. Beraz, luzera begira euskal gizartea aktibatu eta erradikalizatu nahi du Jarkik, alternatiba iraultzailea bera sortu baino.[3]

Haren helburu estrategiko nagusiak honako hauek dira: Euskal Herriko zazpi herrialdeak bilduko dituen estatu independente eta sozialistaren eraikuntza; Euskal Herriko klase gatazka gainditzea eta produkzio baliabideen sozializazioa; emakumezko langileen zapalkuntza gainditzea; Euskal Herri berbatua; eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea.[2]

Antolakunde independentista eta sozialista gisa aurkezten du bere burua. Ezker abertzalearekin zein AEM edota Herritar Batasuna bezalako erakunde berriekin zerikusirik ez daukala adierazi du, eta ezker abertzalearen disidentzia izatea ukatu egin du.[2]

Historia aldatu

Jarki 2017ko martxoaren 18an hainbat euskal militante Arrietan egindako batzar batetan sortu zen. Hasiera batean, erakunde sortu berriak Bizkaian eta Araban soilik zeukan presentzia, eta 20 bat lagunez osatuta zegoen. Beraz, publiko egin aurretik erakundeak bi urte eman zituen egituratzen, saretzen eta errotzen.

Jarkiren aurkezpena 2020. urtean egitea aurreikusten bazen ere, aurkezpena 2019ko Gudari Egunera aurreratu zuten. Horretarako, antolakundeak Euskal Herrian zehar pegatinen eta pankarten bidezko kanpaina abiatu zuen abuztuan, eta Gudari Egunerako ekitaldi bat antolatu zuen, haren sorreratik urtero egin duen bezala.[3]

Urte bereko abenduan Espainiako konstituzioaren aurkako kanpaina egin zuen, abenduaren 6an Durangon antolatutako manifestazioarekin burutu zutena. Covid-19aren ondorioz sorturiko egoeraren karira, Jarkik bigarren manifestazio bat antolatu zuen Gasteizen, uztailaren 18an.

2020 hasieran, Eusko Ekintzarekin eta Bultza Herri Ekimenarekin batera Jardun Koordinadora sortzeko oinarriak adostu zituen Jarkik, eta aurrerago Askatasun Haizea Busturialdeko herri ekimena ere batu zen koordinadoraren sorrera prozesura. Urte bereko Albertia Egunean izan zen Jardun Koordinadoraren aurkezpen publikoa, abuztuaren 15ean. Hala ere, 2021eko otsailean Eusko Ekintzak koordinadoran parte hartzeari utzi ziola jakinarazi zuen sare sozialen bidez.[4][3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) lahaine.org. «JARKI-ren historia laburra» La Haine Euskal Herria (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  2. a b c d ««Borroka ideologikoa» egiteko sortu dute Jarki» Berria 2019/11/23.
  3. a b c d «JARKI-ren historia laburra» la haine 2021/06/30.
  4. «"Garrantzitsuena indarrak batzea da Euskal Herri langilearentzat alternatiba politikoa sortzeko"» Argia 2020/10/04.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu