Japoniako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) Cupressus generoko zuhaitz espezie bat da.

Japoniako mizpirondo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaMaleae
GeneroaEriobotrya
Espeziea Eriobotrya japonica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakEriobotryae Folium (en) Itzuli, Eriobotrya japonica flower extract (en) Itzuli eta loquat (en) Itzuli

Izena nahasgarria da, jatorria Txina hego-ekialdean baitu eta ez Japonian, eta gainera, ez duelako mizpirondoekin (Mespilus generoarekin) inolako senidetasunik. Eriobotrya terminoak "luku iletsua" esan nahi du -fruituak multzo iletsutan sortzen dira-.

Ezaugarriak aldatu

Hosto iraunkorrak dituen zuhaitz txikia da: 8 m garai izatera irits daiteke. Japoniako mizpirondoaren adaburua biribildua da; eta adarrak, ugariak eta bihurriak.

Zurtoina – Azala aldatu

Zurtoina txikia eta adarkatua da, eta azala grisa eta zartatua.

Hostoak aldatu

Japoniako mizpirondoaren hostoak handiak, eliptikoak, horzdunak eta larrukarak dira; berde ilunak eta ilegabeak gainaldetik, eta argiagoak eta ile ugarikoak, berriz, azpialdetik.

Loreak aldatu

 
Loratzen

Loreak, zuriak eta usaintsuak (arbendolaren usaina dute), multzotan sortzen dira (panikulatan), udazkenean edo neguaren hasieran.

Fruituak aldatu

Neguaren amaieran edo udaberrian sortzen dira Japoniako mizpirondoaren fruituak (Japoniako mizpirak). Mizpirak mamitsuak eta esferikoak dira, horiak edo laranja kolorekoak, eta jangarriak (zaporeak laranjarena gogorarazten du); mizpirek bi edo hiru hazi lodi, distiratsu eta koloretsu dituzte.

Habitata aldatu

Japoniako mizpirondoak Txinan du jatorria. Europan, zuhaitz apaingarri gisa erabiltzen da XVIII. mendetik, eta Mediterraneoan, XIX. mendetik, fruta-arbola gisa. Klima epelak edo beroak ditu berezkoak, eta lurzoru azido eta lehorrak.

Erabilera aldatu

Fruta-arbola da Japoniako mizpirondoa, eta mizpirak oso gozoak dira. Marmeladak, gozokiak eta likoreak egiteko oso estimatuak dira mizpirak.

Lorategi eta parkeetan kultibatzen da, dituen hosto handi eta ederrengatik.

Mizpira astringentea da, eta A bitaminan aberatsa.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Japoniako mizpirondo