Mizpira edo mizpirondoa (Mespilus germanica) 2-3 metroko zuhaitza da, baina 6 metroraino heltzen ahal da. Aski desberdinki heldu da, eta maizenik oihanxka, txara eta berroetan, Europako hego-mendebalean dago gehienik. Haren latinezko izenak, Mespilus germanica, salatzen du Alemania aldekoa litekeela, baina jatorria Persia eta Balkanetan du. Ez da nahastu behar Japoniako mizpirondoarekin, hau ez baita Mespilus generokoa.

Mizpira
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaMespilus
Espeziea Mespilus germanica
Linnaeus, 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmizpira

Haren fruitua, mizpira, ustel mulikaturik jaten da lehen izotzen ondotik eta famatua ere da bere medikuntzako bertuteengatik. Barneko minentzat baliatzen da: "mizpirak barnea sustengatzen duela" diote.

Epeluzexka behar du mizpirak handitzeko, horrek ematen baitio bere zailtasuna.

Erabilera

aldatu

Bere zura gogorra du, berdina eta fina. Azal leun bat hartzen du, ezin higatua eta kasik ezin hautsia. Arrakasta gaitza zuen lehenago tresna-gider, azote edo kana egiteko.

Mizpiraren zura euskal makilak egiteko erabiltzen da.

Kanpo-estekak

aldatu