Janja Garnbret (1999ko martxoaren 12a) arroka eskalatzaile eta kirol eskalatzaile esloveniarra da. Zailtasun eta boulder probetan garaipen anitz lortutako. 2021ean, kirol eskaladan urrezko olinpiar domina lortzen lehen emakumea bihurtu zen, eta garai guztietako emakumezko eskalatzaile lehiakorrena da jakitun askorentzat.[1]

Janja Garnbret

(2021)
Bizitza
JaiotzaŠmartno pri Slovenj Gradcu (en) Itzuli1999ko martxoaren 12a (25 urte)
Herrialdea Eslovenia
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak

janja-garnbret.com
IMDB: nm12817238 Facebook: garnbretjanja Instagram: janja_garnbret Edit the value on Wikidata

Garnbreten nazioarteko lehen titulua 2014ko Gazte B Munduko Txapelketan irabazi zuen zailtasun proban. 2015eko uztailean, 16 urte bete eta berehala, Munduko Eskalada Zailtasun Kopako senior kategorian lehiatzen hasi zen. Harrezkero, Munduko Kopako 34 probatan parte hartu zuen zailtasun proban, eta horietako lauetan soilik geratu zen podiumetik at. 2016an, 17 urte zituela, Garnbret-ek IFSC Munduko Eskalada Kopako sasoiko tituluak irabazi zituen zailtasunean eta konbinatuan, Munduko Txapelketan zailtasun eskaladan eta Munduko Gazte A Txapelketan bai zailtasun proban eta bai boulderrean. 2016tik 2018ra, sasoiko titulua eman zioten zailtasun proban zein diziplina konbinatuan. 2018an eta 2019an boulderrean eta konbinatuan munduko txapelketa irabazi zuen, eta 2019an ere zailtasuneko titulua berreskuratu zuen. Urte berean, Garnbret-ek boulderreko Munduko Kopako proba guztiak irabazi zituen lehen atleta bihurtu zen. Sei ekitalditan zehar, sei sailkapenetan lehenengo izan zen, lau finalaurrekoetan, eta sei finaletan egon zen, 78 harri-koskako 74 arazo gaindituz.

2021ean, IFSC Munduko Eskalada Kopako denboraldiari ekin zion apirilean Meiringenen boulderrean irabazi zuen, Salt Lake City-n bigarren postua lortu aurretik. Munduko Kopako bederatzi garaipen lortu zituen boulderean. Urte berean, olinpiar txapelduna izan zen kirol eskaladan, eta urrea lortu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan emakumezkoen proba konbinatuan.[2]

Kirol lorpenak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio   Japonia   Konbinatua
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Paris (  Frantzia)   Zailtasuna
2018 Innsbruck (  Austria)   Blokeak
2018 Innsbruck (  Austria)   Konbinatua
2018 Innsbruck (  Austria)   Zailtasuna
2019 Hachioji (  Japonia)   Zailtasuna
2019 Hachioji (  Japonia)   Blokeak
2019 Hachioji (  Japonia)   Konbinatua
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Chamonix (  Frantzia)   Zailtasuna
2017 Munich (  Alemania)   Konbinatua
2017 Munich (  Alemania)   Blokeak
 
Garnbret 2017ko Europako txapeldun gisa diziplina konbinatuan
 
Garnbret eskalatzen 2017ko IFSC Munduko Eskalada Kopan, Munichen, Alemanian

Sailkapenak aldatu

Munduko Eskalada Kopa aldatu

Diziplina 2015 2016 2017 2018 2019
Zailtasuna 7 1 1 1 2
Boulderra - 17 2 4 1
Abiadura - - - 58 48
Konbinatua - 1 1 1 1

Munduko Eskalada Txapelketa aldatu

Diziplina 2016 2018 2019
Zailtasuna 1 2 1
Boulderra - 1 1
Abiadura - 47 23
Konbinatua - 1 1

Europako Eskalada Txapelketa aldatu

Diziplina 2015 2017
Zailtasuna 2 4
Boulderra - 2
Abiadura - 32
Konbinatua - 1

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Why is Janja Garnbret the best competition climber ever» 5c Climbers 2021-05-04 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  2. (Eslovenieraz) «Janja Garnbret ima zlato medaljo!» RTVSLO.si (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak aldatu