Janire Gonzalez Etxabarri

surflaria

Janire Gonzalez Etxabarri (Zumaia, Gipuzkoa, 2005eko martxoaren 3a) surflari profesionala da. Sariak lortu ditu munduko eta Europako hainbat txapelketatan.[1]

Janire Gonzalez Etxabarri

Bizitza
JaiotzaZumaia2005eko martxoaren 3a (19 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksurflaria

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartuko du.[2]

Txapelketa nabarmenenak

aldatu

Nesken kategorian aritzen da eta 2019an Espainiako txapelduna izan zen Valdoviñon, 2020an Europako jubenilen txapelduna izan zen Portugalen, 2021ean Europako jubenilen txapelduna izan zen berriro Hossegorren kasu horretan, 2022an Europako txapelduna izan zen Marokoko WSLren txapelketan, 2023an Brasilgo Mundialera klasifikatu zen nahiz eta bertan saririk ez lortu eta 2024ean, Puerto Ricoko mundialerako klasifikatzeaz gain, bertan lortutako emaitzengatik, Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu du. Olinpiar Joko horiek surflariek Tahitin lehiatuko dira eta Janire González gazteenetako bat da.[1] Espainiako eta Euskal Herriko lehenengo emakume surflarietako bat da joko olinpikoetan, Nadia Erostarbe surflariarekin batera. Beste hainbat txapelketetan ere sariak lortu ditu eta Espainian emakume surflari hoberenen artean lortu du lekua egitea.[1]

Eragina

aldatu

Janire hainbat emakumeren inspirazioa izan da eta beregatik, Euskal Herriko surflarien balioa zabaldu da mundu guztira. Gainera, emakumeen ahalmena erakutsi du eta argi utzi du emakumeek ere ahal dutela. Eragin handia lortu duenez, Roxy markak babesten du.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Gaztelaniaz) Camarzana, Aitor. (2024-07-17). «Janire Gonzalez-Etxabarri: "Mi objetivo es demostrar lo que sé hacer y disfrutar al máximo de la experiencia"» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  2. «Olinpiar Jokoetan 43 euskal herritarrek parte hartuko dute» Berria 2024-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).

Kanpo estekak

aldatu