Ireki menu nagusia

James Tobin (Champaign, Illinois, 1918ko martxoaren 5a - New Haven, Connecticut, 2002ko martxoaren 11a) estatubatuar ekonomista izan zen.

James Tobin
James Tobin.png
lehendakari

Bizitza
Jaiotza Champaign (Illinois)1918ko martxoaren  5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Champaign (Illinois)
Heriotza New Haven (Connecticut)2002ko martxoaren  11 (84 urte)
Heriotza modua : cerebrovascular diseasea Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea 1947) Ph.D.
University Laboratory High School Itzuli
Tesi zuzendaria Joseph Schumpeter
Doktorego ikaslea(k) Koichi Hamada Itzuli
Duncan K. Foley Itzuli
Janet Yellen
Hiroshi Yoshikawa Itzuli
Stanley W. Black Itzuli
Robert Z. Aliber Itzuli
William Brainard
Willem Buiter Itzuli
Jonathan Eaton Itzuli
Marcel Dagenais Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, armadako ofiziala, estatistikaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k) Yale Unibertsitatea
Jasotako sariak
Influentziak Irving Fisher, Joseph Schumpeter, John Maynard Keynes, Sumner Slichter Itzuli eta Wassily Leontief
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra

Harvarden egin zituen ikasketak, irakasle ospetsuekin (Joseph Aloïs Schumpeterrekin, besteak beste), eta John Kenneth Galbraith eta Paul Anthony Samuelson ikaskide izan zituen. 1981ean, Ekonomiako Nobel Saria eman zioten, finantza-merkatuen eta horien gastatzeko erabakiekin zuten harremanen inguruan, alegia, enplegua, produkzioa eta prezioen bilakaeraren inguruan egin zituen azterketengatik. Horrez gainera, Suediako Zientzien Errege Akademian adierazi zuten James Tobinen aurkikuntza nagusietako bat etxeetan eta lantegietan egiten zen hautaketa-teoria izan zela, karteren hautaketa-teoria esaten zaiona. Tobinek teoria hori orekaren teoria orokor batean oinarritu zuen. Aldi berean, aztertu zuen finantza-merkatuek zein eratara eragiten duten merkatu errealetan, eta alderantziz. Analisi horren aldi nagusietako bat transmisiozko mekanismoen azterketa da; mekanismo horiek finantza-merkatuetako aldaketak eta etxeetako eta enpresetako gastatzeko erabakiak lotzen dituzte. Finantza-merkatuen espekulazio-arbitrajeak eta horiek munduko ekonomian dituzten eraginak mugatu nahian, Tobinek aurrez ikusi zuen, arrakastarik gabe, espekulazio-mugimenduen neurketa bat. John Fitzgerald Kennedyren aholkulari izan zen, eta Ronald Reaganen ekonomia-politikaren kontra egin zuen, eta baita Chicagoko eskolako ekonomialari liberalen kontra ere. Argitaratu zituen liburuen artean, aipagarriak dira, besteak beste, National Economic Policy (1966), Essays in Economics (hiru ale, 1971-82), eta The New Economics One Decade Older (1974).

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu