James Moriarty
James Moriarty irakaslea edo Moriarty irakaslea 1893an Arthur Conan Doyle idazleak bere Sherlock Holmes pertsonaia nagusiaren pareko etsai buruargi eta maltzurra bezala sortu zuen fikziozko pertsonaia da. Sarritan literaturako lehenbiziko superetsai edo superbilautzat jo izan da, Moriarty krimenaren nagusietan nagusia da, Holmes berak "Krimenaren Napoleona" ezizenez deitzen du. Doylek esaldi hori Scotland Yardeko inspektore batengandik hartu zuen, honek izendapen horrekin Adam Worth zenari deitzen ziolarik, hau dirudienez Moriartyren benetako eredua izan zitekelarik. Alegia, Holmesen etsai handiena da, Moriarty eleberri saila guztiko aurkari nagusia da.
Holmes berak Moriarty honela deskribatzen du:
« | "Familia oneko eta hezkuntza bikaineko gizona da, eta berezko dohain ikaragarria izan du beti matematikarako. Hogeita bat urte zituela, binomioaren teoremari buruzko tratatu bat idatzi zuen, eta harrera on samarrra izan zuen Europan. Horri esker, matematikako katedra bat lortu zuen gure unibertsitate txikietako batean, eta bazirudien karrera bikaina zuela aurrean. Baina gure gizonak deabrukeriarako joera hereditario izugarria zuen. Sen kriminala zeraman zainetan, eta, indargabetu beharrean, bere gaitasun intelektual paregabeak hura areagotu eta askoz arriskutsuagoa bihurtu zuten. Berari buruzko zurrumurru ilunak zabaldu ziren unibertsitate-ikasketak egiten zituen hirian, eta, azkenean, katedrari uko egin eta Londresera itzuli behar izan zuen, eta armadako tutore jardun zuen bertan.
(...) Krimenaren Napoleon moduko bat da, Watson. Bera da hiri handi honetan izaten diren gaiztakerien erdien eta inor konturatu gabe gertatzen den gehienaren antolatzailea. Jenio hutsa da, filosofo bat, pentsalari abstraktua. Adimen pribilegiatu baten jabea. Geldi-geldi egoten da, armiarma bere sarearen erdian bezala, baina sareak milaka hari ditu, eta ongi baino hobeki ezagutzen du haietako bakoitzaren dardara. Ekintza gutxiko gizona da; planak taxutu besterik ez du egiten." |
» |
Sherlock Holmes |
Biografia
aldatuJames Moriarty irakaslea paregabeko matematikaria da, gizartean ospe bikainaz gozatzen du, halere jendeaurrean ohartarazi gabe iragateko joera du. Alabaina, itxura honen atzean victoriar garaiko Europa osoko kriminal adimen handiena ezkutatzen da. Moriartyk itzalpean nazioarteko krimen sindikatu konplexu bat zuzentzen du, hau dena oraindik zaputz eta zuhurragoa den Sebastian Moran koronelaren bitartekaritzari esker. Holmesek Moriarty "Krimenaren Napoleona" ezizenaz deitzen du.
Moriarty argala, ilezuri, itxura aszetiko eta hizkera galant eta irmokoa da. Garaiera handia du. Bere burua harat-honat astiro mugitzen du, honek narrasti itxura ematen diolarik. La Jeune à l'Agneau izeneko Jean-Baptiste Greuze margolari frantziarraren margolan baten jabe da, nahiz eta bere soldata ofizialaren arabera, hau erostea ezinezkoa izango litzaiokeen. "Asteroide baten dinamika" ("The Dynamics of an Asteroid") liburuaren egilea da, honetan erabat konplexuak diren matematika prozesuak garatu ditu, horrenbesteraino, zer horiei aurka egin diezaiokenik ez baitago.
Sorrera
aldatuSherlock Holmes detektibe apartarekin amaitu zezakeen etsai bakar gisa sortua izan zen, Doyle idazleak Sherlock Holmes pertsonaiaz nekaturik hain bikaina zen etsaiari aurrean nolabaiteko heriotz duina eman nahi izan zion. "The Final Problem" (1893) kontakizunean, Holmesek Moriarty irakaslea Reichenbach urjauzietan topatu eta borroka baten ostean biak amildu egiten dira, Watsonek biak hiltzat jotzen dituelarik. Handik urte batzutara, Doylek pertsonairen itzulera eskatzen duten jarraitzaile eta zaletu ugariren eskakizunak jaso ostean Sherlock Holmesen abenturak berridazteari ekiten dio. Nahiz eta Moriarty ondorengo kontakizunetan agertu, adibidez "The Valley of Fear" eleberria, urjazuietako gertakizunaren aurretik jazotako abenturetan izango da, dirudienez azken honetan irakasle zitalaren bizitzak amaiera topatzen baitu.
Kanpo estekak
aldatu- "The Final Problem" (1893) eleberri osoa irakugai (Ingelesez)
- Sherlock Holmes Vs James Moriarty bideoa ikusgai (Ingelesez)