James Brooks (margolaria)

James Brooks (St Louis, Missouri, AEB, 1906ko urriaren 18a - Brookhaven, New York, AEB, 1992ko martxoaren 9a) estatubatuar margolaria izan zen.

James Brooks (margolaria)

Bizitza
JaiotzaSaint Louis1906ko urriaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaEast Hampton (New York)1992ko martxoaren 9a (85 urte)
Hobiratze lekuaNew York
Hezkuntza
HeziketaArt Students League of New York (en) Itzuli
Southern Methodist University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Pratt Institute (en) Itzuli
Queens College (en) Itzuli
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Federal Art Project (en) Itzuli  (1936 -  1942)
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Abstract Artists (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaEspresionismo abstraktua

Discogs: 4138894 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aita saltzailea zuen, eta Jamesen gaztaroan, familia hara-hona ibili zen aitaren bidaiak zirela eta; horrela, Oklahoma, Colorado eta Texasen bizi izan zen, 1911tik 1922ra bitartean. Hegoaldeko Unibertsitate Metodistan egin zituen arteko ikasketak, eta Dallasko Arte Institutuan ikasi zuen, harik eta 1926an New Yorkera aldatu zen arte. Han, gauez osatu zituen bere ikasketak, Arteko Ikasleen Elkartean eta bere estudioan. Garai hartako obretan gai sozialak agertu zituen, eta kezka berezia erakutsi zuen 30eko hamarraldiko Ameriketako arkitekturaren gainbeherarekin eta dekadentziarekin.

Lehenengo lanekin hasi zen ospea irabazten; WPAren Arte Egitasmo Federalean lanean jardun zuen, sei urtetan egindako muralekin; aipagarriak ditu New Jerseyko posta-bulegorako murala, Long Islandeko liburutegi batekoa eta New Yorkeko Nazioarteko Itsas Portuaren eraikinerako bi urte eta erdiko proiektu bat. Gudarostean denboraldi bat igaro ondoren, New Yorkera itzuli zen, eta abangoardiako pintoreak ezagutu zituen han.

Picassoren eta Georges Braqueren kubismoaren eraginpean lan egin zuen, eta haien eraginez hasi zen "berriro pintatzen nola ikasi" asmatzen. Errealismoaren bidea utzi, eta abstrakzioan murgilduz joan zen pixkanaka. 1949an egin zuen bakarkako lehen erakusketa, eta hurrengo urteetan zehar, bere arteak espresionismo abstraktuaren anbiguotasun aberatsaren maisutasuna iritsi zuen.

Brooks sarritan izan da subkontzientearen olerkaritzat hartua, eta eragin handia izan du espresionismo abstraktuaren bilakaeran; bere karreran zehar, adierazkortasun handiko lanak egin zituen eta bere bilakaeran aldaketarako eta egokitzapenerako trebetasun aparta erakutsi zuen, bere artearen definizio berriak etengabe emanez.

Erreferentziak aldatu