Jakintza Musika Eskola
Jakintza Musika Eskola | ||
---|---|---|
![]() | ||
Datuak | ||
Sortze-data | 1974 | |
Mota | Musika-eskola | |
Hiria | Donostia (Gipuzkoa) | |
Helbidea | Mikelete kalea, 10 | |
Webgunea | https://sites.google.com/a/jakintza.org/jakintza-musika-eskola-euskaraz/home |
Jakintza Musika Eskola Gipuzkoako hiriburuko (Donostia) musika eskola bat da. Zehazki, Antigua auzoan du egoitza. Bere musika eskaintza umeei eta helduei zuzendua dago. Bere baitan solfeoa, instrumentuak eta kanta biltzen ditu.
Historia
aldatu1974an sortu zen, eta Donostiako musika eskola zaharrenetako bat da.
Haren fundatzailea Jakintza Kultur Elkartea da. Urte batzuk lehenago, elkarte honek Jakintza Ikastola (Donostian ere kokatua) sortu zuen baita, gaur egun eskola publikoa dena.
Jakintza Musika Eskolak esperientzia zabala du musika-heziketako munduan. Lau urtetatik laurogei urte bitarteko pertsonei eskaintzen die heziketa. Edonork jaso dezake bere aukeren eta bere gustuen araberako musika-heziketa.[1]
Hezkuntza Eskaintza
aldatuMusika Tailerra
aldatuTailer hau 8 urterekin instrumentu bat ikasten hasteko asmoa duten eta musikarekiko sentsibilitatea eta abestea gustuko duten 5, 6 eta 7 urteko neska-mutilei zuzenduta dago.
Zortzi urtetik aurrera
aldatuGarai hau instrumentu bat aukeratzeko, honekin gozatzeko eta musika instrumentala jarduera aberasgarri eta esker onenetariko bat dela ikusteko momentu egokia kontsideratzen da. Jakintza Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentu ikasketak hauek dira:[2]
- Akordeoia
- Bateria
- Abesbatza
- Bakarkako Kantua
- Saxofoia
- Klarinetea
- Zehar Txirula
- Gitarra
- Gitarra Elektrikoa
- Pianoa
- Trikitia
- Tronboia
- Tronpeta
- Tuba
- Txistua
- Biola
- Biolina
- Biolontxeloa
Helduentzat
aldatuKurtso hau, musika eta instrumentu bat jotzen ikasi nahi duen edozein adineko pertsonei bideratuta dago, baita esperientzia duen pertsonentzat ere.[3]
Kontzertuak
aldatuJakintza Musika Eskolak urtero bi kontzertu antolatzen ditu Lugaritz kultur etxean, abenduan eta ekainean. Bertan, ikasle guztiek parte hartzen dute. Horrez gain, instrumentu bakoitzak bere kontzertuak ere eskaintzen ditu.
Pianoko ikasleek urtero ospatzen den Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu dezakete.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Jakintza Musika Eskola - Donostia-San Sebastián, España» Yellow.Place (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- ↑ (Ingelesez) «Jakintza - Musika Eskola :: Donostia » EDUCATECA» www.educateca.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- ↑ «Jakintza Musika Eskola euskaraz» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).