Ireki menu nagusia

Jaizkibelgo dorreak

eraikitako euskal ondare nabaria Hondarribian
Jaizkibelgo dorre bat

Jaizkibelgo dorreak Jaizkibelgo gandorrean kokatzen diren bost dorre dira.

JatorriaAldatu

Dorreak XIX. mendean, 1874an, liberalek eraiki zituzten Bigarren Gerra Karlistan zaintza postu izateko. Jaizkibelgo mendilerroaren gailurrean sei dorre altxa ziren eta gaur egun bosten hondarrak daude. Bi gailurretik ekialdera, Hondarribiaraino: Erramutz eta Santa Barbara; eta beste hiru mendebaldera, Lezo eta Pasaia arteko mugan, lehen, bigarren eta hirugarren dorre gisa ezagunak.

DeskribapenaAldatu

Dorreen alde bakoitzak 3,3 m-tik 3,5 m-ra ditu eta oin planta hexagonalekoak. Salbuespena Guadalupetik hurbilen kokatutakoa da: horren oinplanoa laukia da. Guztiek bi solairu eta terraza zituzten. Egun, hareharrizko inguruko hormak bakarrik kontserbatzen dira, barrualdea erabat hutsa dago. Beheko solairuan zulo txiki angeluzuzenak irekitzen ziren, eta aireztatzeko nahiz behatzeko erabiltzen ziren. Kanpoaldean zapata ikus daiteke eta altuera aldakorra du, dorrea baino pixka bat zabalagoa. Lursailaren gainean zuen altuera lursailaren irregulartasunen araberakoa zen.

Soldaduak ez ziren beheko solairutik sartzen. Lehen solairua irekitzen zen eta bertara iristeko desagerraraz zitekeen eskailera erabiltzen zen. Hala, zailagoa zen eraikinean sartzea. Solairu berean alde bakoitzean bi edo hiru gezileiho irekitzen ziren. Terraza fatxada baino pixka bat aurrerago zegoen eta poligonoaren alde bakoitzean hiru ukondok eusten zuten. Gainera, erpin bakoitzean ukondo bana zegoen. Horien artean gutxi gorabehera zirkularra zen zuloa irekitzen zen eta euri-urak kanporatzeko erabiltzen zen.

Ikus, gaineraAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekakAldatu